NIK TRI 2018: bost urtez giza balioak sustatzen

Bost urte pasa dira Arazik NIK TRI triatloi ekimena abian jarri zuenetik, “triatloia giza balioen sustapenerako erreminta gisa” leloari eutsiz.

Aurtengoan ere 2 kirol udaleku ospatu dira, bata Txurruka aterpetxean eta bestea Arotz-Enean. Gainera, Pazko astean triatloi goizak izan ditugu eta hau guztiaz gain lauzpa-bost triatloi proben antolaketan jardun dugu.

Urtetik urtera zabaltzen doan komunitatea da Nik Tri, dagoeneko 5.000 inguru gara!

informazio gehiago webgunean aurkituko duzue.