ESKOLAKO AGENDA 21: Udalerriaren garapen jasangarria landu eta garatzeko hezkuntza-programa

Eskola Agenda 21 ikastetxearen jasangarritasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatean parte-hartzean oinarrituaz, udalerriko garapen jasangarrian esku hartu eta eragitea helburu duen hezkuntza-programa da.  Urtero gai bat aukeratu eta herriko diagnostikoa egiten da honela, ikasleek arazoak identifikatu eta hauek konpontzeko irtenbideak udal ordezkariei proposatzen dizkiete. Haur hezkuntzako haurretatik hasi eta Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleetaraino […]

Read more →

NIK TRI 2018: bost urtez giza balioak sustatzen

Bost urte pasa dira Arazik NIK TRI triatloi ekimena abian jarri zuenetik, “triatloia giza balioen sustapenerako erreminta gisa” leloari eutsiz. Aurtengoan ere 2 kirol udaleku ospatu dira, bata Txurruka aterpetxean eta bestea Arotz-Enean. Gainera, Pazko astean triatloi goizak izan ditugu eta hau guztiaz gain lauzpa-bost triatloi proben antolaketan jardun dugu. Urtetik urtera zabaltzen doan komunitatea da Nik Tri, dagoeneko 5.000 inguru gara! […]

Read more →

ZANBULLA – IGERIKETA TALDEAN

Pasa den Irailaren 16ean Zanbulla Igeriketa Taldean probaren antolaketan ibili ginen Kontxako hondartzan. Behar bezalako zabalkundea izan zezan komunikabide, sare sozial eta webgunean komunikazioa jorratu dugu ere. Kategoria ezberdinetan hiruko taldeak sortuta hartu zuten parte bertaratutakoek lagun artean zein enpresa bezala. Horrez gain 350m-ko aurre erronka egiteko aukera izan zuten, probarako martxan jartzeko aitzaki ezin hobea […]

Read more →

Txomin Etxaniz webgune berria

Txomin Etxaniz txakolinaren webgunea eguneratu dugu, gailu ezberdinetara egokituz eta diseinu gaurkotuagoa emanaz. Getarian kokatutako upategi hau ingurune paregabean aurkitzen da eta bertaratu eta bisita egiteko aukera eskaintzen digute. Webgune berriak Txomin Etxaniz txakolinaren jatorriaren berri ematen digu eta baita txakolinaren ezaugarriena ere. Gainera, bisitariak beharrezko izango duen informazioa biltzen da eta diseinu erakargarria eta […]

Read more →