Getariako Txakolina Jatorrizko Izendapenaren 25.urteurreneko jaia Arazik antolatu zuen

[miniflickr photoset_id=25161192173&sortby=date-posted-asc&per_page=50]

Getariako Txakolina Jatorrizko Deiturak 25 urte bete ditu. 1989. urteko irailak 21ean Eusko Jaurlaritzak Izendapena errekonozitu zuen eta mende laurdena ospatzeko festa antolatu zen Getariako Cristobal Balenciaga Museoan. Eta Arazi izan zen festaren antolaketaren arduraduna.

Festa antolatzeaz gain espazioaren egokitzapen, diseinu eta seinaleztapen lanak ere Arazik burutu zituen.

Hauxe izan zen festaren egitaraua:
Aurkezlea: Xabier Euzkitze.
Bertsola saioa: Amets Arzalluz, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso.
Ainhoa Garmendia sopranoaren emanaldia.
Delorean talde zarauztarraren kontzertua.


ARAZI-k Getariako Txakolinaren ibilbidearen seinaleztapena, flyer eta katalogoak ere sortu ditu. Baita webgunea ere: http://www.getariakotxakolina.com

Getariako Txakolinaren webgunea >