Gabonetako apaingarri iraunkorrak

 

Gabonetako apaingarri iraunkorrak, herriaren apainketa berezia, era parte-hartzaile eta jasangarrian.

Arazik eskainitako proiektu integrala da, hasieratik amaierara etenik gabeko kudeaketa jasotzen duena. Materialen berrerabilpenean oinarrituta, apainketarako diseinu ederrak sortzeko gai gara.

Edozein herritako ikasleek eta bestelako elkarteek edo taldeek partaidetza berezia izan dezakete kaleen eta plazen apainketan, keinu txikien bitartez egungo gizartearen hainbat beharrei erantzunez.

Eskaintzen ditugun zerbitzuak honakoak dira:

  • Apaintzeko inguruaren aukeraketa eta diseinuen proposamena
  • Partaide izango diren ikastetxeetako irakasleei proiektua aurkeztea
  • Proiektuaren testuingurua eta proposatutako apaingarriak pausoz pauso azalpenak jasoko dituen aurkezpen-dokumentua ikastetxeetan banatzea
  • Apaingarriak egiteko beharrezkoak diren materialak ikastetxeetan banatzea
  • Etenik gabeko koordinazioa eta aholkularitza
  • Muntaia koordinatzea
  • Ebaluaketa eta memoria

Zure herrian ekimen hau nahiko zenuke martxan ipini?

JAR ZAITEZ NIREKIN HARREMANETAN:
Nerea Ibañez
Hezkuntza eta sentsibilizazio proiektuen koordinatzailea
Tel.: 943833641
Email: arazi@arazi-ikt.com