ESKOLAKO AGENDA 21: Udalerriaren garapen jasangarria landu eta garatzeko hezkuntza-programa

Eskola Agenda 21 ikastetxearen jasangarritasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatean parte-hartzean oinarrituaz, udalerriko garapen jasangarrian esku hartu eta eragitea helburu duen hezkuntza-programa da. 

Urtero gai bat aukeratu eta herriko diagnostikoa egiten da honela, ikasleek arazoak identifikatu eta hauek konpontzeko irtenbideak udal ordezkariei proposatzen dizkiete. Haur hezkuntzako haurretatik hasi eta Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleetaraino barnebiltzen dituen proiektua da,  adin tarte bakoitzerako egokitutako baliabideak eskaintzen dira: marrazkiak, irudiak, ariketak eta kaleko galdetegiak adibidez.  Eskola Agenda 21 programan honakoak burutzen dira:

  • Ingurumen egoeraren diagnostikoa
  • Udaletako ordeazkariei aurkezpenak eta proposamenak egitea
  • Udaletxeko erabakietan parte-hartzea

 

 

Captura de pantalla 2019-01-09 a las 8.50.31

Captura de pantalla 2019-01-09 a las 8.49.57

Captura de pantalla 2019-01-09 a las 8.50.19