Elikadura jasangarria eta nekazaritza ekologikoa lantzeko unitate didaktikoa

Ekolapiko (Biolur) proiektuaren inguruko unitate didaktikoa
Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei eskainitako unitate didaktikoa da non, elikadura jasangarriaren berri emateaz gain, nekazaritza ekologikoaren ezagutzan sakontzeko hainbat baliabide erabiltzen diren:

• Irudi oso erakargarriz osaturiko ipuin antzeztuak.
• “Gure baratza gure altxorra” izeneko ginkana erako jolas ludiko didaktikoa.
• Ikasgai ezberdinetan garatu daitezkeen material didaktikoak.

Ekintza hauen bidez elikadura osasungarria, nekazaritza eta ingurumenaren arteko erlazioa azaltzen da, bertako eta garaiko produktuen garrantzia azpimarratuz.

EKOLAPIKO unitate didaktikoaren inguruko informazioa >