Zarauzko Eraztun Berde Urdina ibilbidea

  /    /  Zarauzko Eraztun Berde Urdina ibilbidea

Zarauzko Eraztun Berde Urdina ibilbidea

Kantauri itsasoaren urdina eta landa eremuko berdea modu liluragarrian uztartzen dituen herria da Zarautz. Hondartza luzeari eta bere hondarreraino iristen diren olatu famatuei loturiko herri honek, ordea, horren ezagunak ez diren bestelako harribitxiak ere gordetzen ditu bere baitan. Hala, herriaren inguruan kokaturiko interesguneak ibilbide irisgarri baten bitartez lotzeko helburuarekin sortu da Eraztun Berde Urdina. Horrenbestez, ibilbidearen seinaleztapena burutzeaz gain, interesgune bakoitzaren inguruko azalpen zehatzak jasotzen dituzten interpretazio-panelak ere sortu ditu Arazik.

Bezeroa:

Zarauzko udala

 

Buruturiko lanak:
  • Ibilbidearen seinaleztapena
  • Interpretazio panelen eduki eta diseinua.
  • Ikuskaritza lanak.
Zerbitzua
Tags: