Xaguxatar parkea: Parkearen diseinu berria, interpretazioa eta pista jolasa

  /    /  Xaguxatar parkea: Parkearen diseinu berria, interpretazioa eta pista jolasa

Xaguxatar parkea

2014an Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Heziketako Departamentutik, Azpeitiko Ingurugiro Etxeko Jolas Parkea eraldatzeko proposamena eskatu ziguten eta guk ilusioz ekin genion lanari. Egun, Xaguxatar Parkean, Izarraitzeko Kontserbazio Bereziko Eremuan bizi diren xaguzahar espezie aniztasuna eta hauen ezaugarrien berri ematen da interpretazio panel batzuen bitartez. Panel hauetan, jolasak edo erronkak ere proposatzen dira: protagonista diren lau xaguxatarren ohiturak, bizimoldeak eta bestelako ezaugarriak ezagutu eta lantzeko ariketak, besteak beste. Horretaz gain, 2018an, Azpeitiko ingurune naturala eta gizakiaren eragina lantzeko oinezko ibilbide zirkular bat diseinatu eta exekutatu genuen, non jolasekin eta ariketa ezberdinekin ingurumen arloko eta garapen jasangarriarekin lotutako gaiak landu daitezken.

 

Webgunea ikusi

Buruturiko lanak:
  • Proiektuaren ideia.
  • Aurreproiektua eta diseinua.
  • Interpretazio panelak gauzatu.
  • Obraren exekuzio proiektua.
  • Oinezko ibilbidea.
  • Eskuorriak diseinatu eta gauzatu.
Zerbitzua
Tags: