2011. urtean, Arazi eta Fitgüne enpresek beraien indarrak batu zituzten, helburu bakar batekin triatloia gazte zein emakumeengana gerturatzea. Lehena kudeaketa eta ekitaldietan aditua eta bigarrena, kirol aholkularitzan, erronka honi aurre egiteko tandem egokia osatzen zuten.
Egun Triatloia Maite Dut egitasmoak 20 ekintza inguru ditu urtean eta 2000 pertsonek hartzen dute parte beraietan. Sare sozialetako etengabeko komunikazioa, komunikabideekin loturiko akordioak, triatloi kluben laguntza eta babesle eta laguntzaileen konpromisoari esker urtetik urtera handitzen doan ekimena da.