“Makina sinpleak ezagutzen” unitate didaktikoa

  /    /  “Makina sinpleak ezagutzen” unitate didaktikoa

Makina sinpleak ezagutzeko unitate didaktikoa Makina Erremintaren Museoan (Elgoibar)

Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleei zuzenduriko unitate didaktikoa sortu eta garatu dugu Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan. Mota anitzeko ekintzak, taldekako dinamikak eta baliabide ezberdinak erabiliz, makina sinpleak modu erakargarrian ezagutu eta haien funtzioa modu praktikoan frogatzeko aukera eskaintzen duen unitate didaktikoa da. Bide batez, Elgoibarko Makina Erremita Museoak jasotzen duen ondareaz baliatuz, eta inguruko lanbideen bilakaeran murgilduz, denboran zehar bidaiatzeko aukera bikaina eskaintzen da: errementeria zaharrenetatik etorkizuneko industriara.

Buruturiko lanak:
  • Unitate didaktikoaren sorrera.
  • Edukien definizioa.
  • Baliabideen sorrera.
  • Bisiten garapena.
Zerbitzua
Tags: