Ekainberrirako bidean dagoen, erdi aroko Lili Jauregi dotorea da antzezlanaren eszenatokia. Kontakizunak XVII. mendean kokatzen ditu bisitariak, Lilitarren azken oinordeko den Andre Madalenen bitartez; bera baita protagonista. Arazin argi geneukan Lili Jauregiaren eta Lili familiak utzitako ondarearen garrantziaren berri emateko, bertako bisitak oso dinamikoa izan behar zuela. Horrela, Zestoako antzezle talde batekin koordinazioan, bakarrizketa batetan oinarrituta egiten da bisita antzeztua, non, familiaren historioaz gain, etxeko gela eta aretoak ikusten diren.