Ekain kobazuloa 1969an aurkitu zuten bi gaztek eta bertan margotuta agertu ziren duela 14.000 urte margotutako animalia irudiek mundu mailako garrantzia hartu zuten: UNESCOk Munduko Ondare izendatu zuen Ekain kobazuloa 2008an. Arazin Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean, Ekainberri kudeatzen dugu: Ekain kobazuloaren erreplika ikusgarria eta Euskal Herriko Labar Artearen erakusketa. Zestoako Sastarrain bailaran kokatuta eta Ekain kobazulotik oso gertu, Ekainberriko bisita zentzumenen bidaia bat da eta familian zein ikastetxearekin bisita egiteko plan aparta da. Esperientzia konpleto batetarako bisita gidatua arkeologia esperimentaleko jarduerekin osatzea gomendatzen dugu. Ikastetxeek aldiz, eskaintza didaktiko zabala dute aukeran, maila bakoitzarentzako jarduera berezi bat aukeran izanik. Arazin harro gaude Ekainberri Gipuzkoako museo garrantzitsuenetako bat bilakatzeko egindako lanagatik eta bertan daukagun historiaurrean espezializatutako lantalde bikainarengatik!