Cristobal Balenciaga Museoa. Jende aurreko arreta eta mediazio zerbitzuaren garapena

  /    /  Cristobal Balenciaga Museoa. Jende aurreko arreta eta mediazio zerbitzuaren garapena

Getariako diseinatzaile handiaren lanaren eta figuraren garrantzia gizarteratzen

Cristóbal Balenciaga Museoaren sorkuntzatik (2011) gaude Arazin Getariako diseinatzailearen obraren eta figuraren garrantziaren dibulgazioan murgilduta. Museoaren bildumaren erakusketa ikusgarri bat bisitatu daiteke, eta aldiro aldiro aldi baterako erakusketak antolatzen dira. Harrerako eta dendako lanetan presente gaude eta horrek bisitariekin kontaktu zuzenean egotea ahalbidetzen digu. Gainera, edukien dibulgaziorako eskaintzen diren jarduerak ere egiten ditugu: bitartekaritza lanak, bisita gidatuak, fam edo press tripak, hezkuntza jardueretako tailerrak ikastetxeetako haurrekin… Hainbat hizkuntzatan trebatutako modan espezializatutako lantaldea osatzea lortu dugu, Cristóbal Balenciaga Fundazioarekin koordinazioan, diseinatzaile handiari dagokion meritua eskaintzeko.

Bezeroa:

Balenciaga Fundazioa

 

Epea:

2011-2021

 

Buruturiko lanak:
  • Harrera, ticket salmenta eta denda lanak
  • Bitartekaritza
  • Bisita gidatuak
  • Eskaintza didaktikoko tailerrak
Zerbitzua
Tags: