STARTinnova, ikasgelatik ekin (2021eko Urria – 2022ko Otsaila)
EL CORREOk bultzaturiko programa hezitzaile honen helburua ikasgelatik jarrera ekintzaileak sortzen laguntzea da. STARTinnovak enpresa mailako edo gizarte mailako proiektuak nola garatu partaideei erakustearekin batera, ikasleekin taldean lan egiteko dinamikak abian jartzeko laguntza eskaintzen die ikastetxeei.
Programaren garapena e-learning plataforma baten bitartez ematen da, zeinean 4 fase ezberdinetan zehar, partaideek, pertsona batek modu eraginkorrean ekiteko beharrezkoak dituen elementuak landu eta barneratuko dituzten
Ikasturte honetan STARTinnova Euskadin, Asturiasen, Valentziako Erkidegoan, Errioxan eta Gaztela-Leonen presente egon da.
120 ikastetxetik gorako 2.500 ikasle gure gazteen jarrera ekintzailea sustatzea helburu duen e-learning plataforma honetan trebatu dira. |
|
Pitch Saioa [Bideoa]:
STARTinnovako finalista gazteek, urduritasuna ezkutatu ezinda iristen joan ziren Bilboko hitzordura. Izan ere, minutu gutxiren buruan, EL CORREOK ANTOLATUTA, Batxilergoko eta lambida Heziketako ikasleen jarrera ekintzailea sustatzen duen lehiaketaren zortzigarren edizioko azken emaitza ezagutu behar baitzuten.
Albiste osoa irakurri >>
10 negozio-ideia izan dira finalista gazte ekintzaileei zuzenduriko STARTinnova lehiaketaren zortzigarren edizioan.
Bizkaia zein Arabako 50 ikastetxe eta institutuetako 1.300 ikasleek aurkezturiko 271 ideia, agian bihar edo etzi benetako negozioak izango direnak. Horiek dira STARTinnovako zortzigarren edizio honen zenbakiak. EL CORREOk, gaztetxoen artean jarrera ekintzaileak sustatzeko, martxan jarritako lehiaketa da eta, horien artean, proposamen onenak finalerako sailkatu dira.
Albiste osoa irakurri >>
|