Gipuzkoa Foru Aldundiaren IKT diru-laguntzak enpresentzat eta udalentzat
Berrikuntza eta teknologia sustatzeko asmoarekin, irekita daude Informazio eta Komunikazio Teknologietan (IKT) oinarritutako proiektuentzako diru-laguntza eskaerak egiteko epeak, bai enpresentzat, baita udalentzat ere.
Enpresen kasuan, merkatura bideratutako I+B+G proiektuei emango zaie laguntza, eta enpresaren lehiakortasunean aldaketa positiboak eragiteko moduko pizan behar dira. Helburu nagusia da nagusia soluzio informatiko berritzaileak garatzea edo lehendik daudenak plataforma teknologiko berrietara edo merkatu berrietara egokitzea.
Udalei dagokionez, diru-laguntzen helburua da Gipuzkoako udaletan eta tokiko beste erakundeetan administrazio digitalaren garapena bultzatzea. Ildo horretan, herritarren partaidetza aktiboa sustatzeko tresnak eta formazioa garatzeko proiektuek lehentasuna izango dute.
Gipuzkoa IKT diru-laguntzak 2013: Udalak
Gipuzkoa IKT diru-laguntzak 2013: Berrikuntza digitala Enpresak