Archive

Archive for category: -1. Web komunikazioa

15 urteko ibilbidea elkarlanean ospatu dugu. Urte berri on, eta on egin!

Categories: -1. Web komunikazioa, Diseinu eta seinaleztapen lanak, Ekitaldien antolaketa, Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak, Museoen kudeaketa eta dinamizazioaAuthor:

Aurten 15 urte bete ditugu Arazin, eta urteurrena modu berezian ospatu genuen joan zen astelehenean enpresako langileok. Zarauzko elkarte batean bildu, eta bazkaria guztion artean prestatu genuen. Bazkaria prestatzea baliatu genuen gure proiektuak egiteko erabiltzen dugun lan-prozedura langile guztiek batera aplikatzeko. Ariketa interesgarria izan zen, Arazik hainbat zentro kudeatzen dituenez, lantalde guztia apenas elkartzen delako. Bazkaria prestatzeaz gain, lehiaketa ere antolatu genuen, bizigarri moduan.

Arazi-enpresa-bileraGabonak ate joka ditugu, eta ohikoak dira data hauetan enpresa-bazkariak. Kasu askotan, San Tomas aurreko ostirala agendan apuntatu, eta parranda-giroan egiten dira otorduok. Arazin, ordea, hainbat lan-ildo jorratzen ditugunez, lantalde osoa elkartzeko egun egokiena astelehen eguerdia suertatu zen. Besteak beste, Ekainberri, Lili Jauregia eta Algorri kudeatzen ditugu, eta ordutegi zabal bat dugu betetzeko; ondorioz, ia uneoro ari da enpresako langileren bat lanean. Iritsi ere, mahaian eserita geundenean iritsi ziren batzuk, goizeko eginbeharrak beteta. Read more →

Online-marketin eskaintza lantzeko SEO ikastaro batean izan gara

Categories: -1. Web komunikazioaAuthor:

Online marketina egiteko, gero eta garrantzia gehiago hartzen ari da SEOa, Enpresei eskaintzen diegun online komunikazio-zerbitzua ahalik eta osatuena eta eguneratuena izateko ezinbestekotzat jotzen dugu geure burua etengabe formatzea. Horretan aritu ginen, Enpresa Digitalak Miramonen duen egoitzan, Mondragoneko Iñaki Lakarra irakaslearekin.
Read more →

Indusmedia kongresua: Industria eta marketina bateratzen

Categories: -1. Web komunikazioa, Email marketingaAuthor:

Industria-enpresek dituzten sareko marketin beharrei, eta behar horiek betetzeko zerbitzuei buruz hausnartzeko egin zen joan zen asteartean III. Indusmedia kongresua. Kutxabankek Donostian duen batzar-aretoan elkartu ginen komunikazioaren eta marketinaren alorrean lanean aritzen garen hainbat enpresatako ordezkariak, baita industria-sektoreko zenbait ere. Goizeko saioan marketinean aritzen diren profesionalen ponentzia interesgarriak entzun genituen, eta arratsaldeko saioan industria-enpresek beren kasuak azaldu zizkiguten. Halakoetan ohi den moduan, kezkaz eta ideiaz beteta atera ginen kongresutik, eta etorkizunean gainditu beharreko mugei buruz hausnartzen.

Indusmedia kongresua Read more →

Zarauzko Udalaren diru-laguntzak: webgunea, errotuluak eta irudi korporatiboa euskaraz

Categories: -1. Web komunikazioa, Diseinu eta seinaleztapen lanak, Grafismoa eta ilustrazioak, Panel eta seinaleak, Sin categoríaAuthor:

Zarauzko Udaleko Euskara Zerbitzuak herriko enpresentzako eta profesionalentzako diru-laguntza deialdia egin du, enpresek beren burua ezagutzera emateko erabiltzen dituzten euskarriak, digitalak eta fisikoak, euskaraz jartzeko.

ZarauzkoDiruLaguntzak Read more →

Gipuzkoa Foru Aldundiaren IKT diru-laguntzak enpresentzat eta udalentzat

Categories: -1. Web komunikazioa, 360º argazkiak, APPak: Mugikorrentzako aplikazioak, Bideo ekoizpenak, Email marketinga, Google adwords, QR kodeak, Sare sozialak, SMS kanpainak, Streaming bidezko zuzeneko emanaldiak, Web eta Blog garapenakAuthor:

Berrikuntza eta teknologia sustatzeko asmoarekin, irekita daude Informazio eta Komunikazio Teknologietan (IKT) oinarritutako proiektuentzako diru-laguntza eskaerak egiteko epeak, bai enpresentzat, baita udalentzat ere.

Enpresen kasuan, merkatura bideratutako I+B+G proiektuei emango zaie laguntza, eta enpresaren lehiakortasunean aldaketa positiboak eragiteko moduko pizan behar dira. Helburu nagusia da nagusia soluzio informatiko berritzaileak garatzea edo lehendik daudenak plataforma teknologiko berrietara edo merkatu berrietara egokitzea.

Udalei dagokionez, diru-laguntzen helburua da Gipuzkoako udaletan eta tokiko beste erakundeetan administrazio digitalaren garapena bultzatzea. Ildo horretan, herritarren partaidetza aktiboa sustatzeko tresnak eta formazioa garatzeko proiektuek lehentasuna izango dute.

Gipuzkoa IKT diru-laguntzak 2013: Udalak
Gipuzkoa IKT diru-laguntzak 2013: Berrikuntza digitala Enpresak

Zarautz App ETBko Eguraldiaren programan

Categories: -1. Web komunikazioa, APPak: Mugikorrentzako aplikazioakAuthor:

Dagoeneko lau mila deskarga baino gehiago izan ditu iTunes eta Google Play dendetan Zarautz App aplikazioak, Zarauzko informazio erabilgarria ematen duen smartphone-aplikazioak. Herritarrei eta bisitariei ematen dien komunikazio-zerbitzua areagotzeko Zarauzko Udalak aurrerapauso bat ematea erabaki zuen, eta hala garatu genuen diseinua. 2009an egin genuen GureZarautz webgunetik abiatu ginen edukiak antolatzeko, baina horrez gain, hondartzaren egoeraren uneko informazioa ematen du aplikazioak.

Aste honetan ETBko Eguraldia programarentzat aurkeztu zuten Gari Berasaluze Zarauzko Euskara eta Kultura zinegotziak, eta Amaia Isasti Araziko online-komunikazioko proiektuen buruak.