Archive

Archive for category: APPak: Mugikorrentzako aplikazioak

Gipuzkoa Foru Aldundiaren IKT diru-laguntzak enpresentzat eta udalentzat

Categories: -1. Web komunikazioa, 360º argazkiak, APPak: Mugikorrentzako aplikazioak, Bideo ekoizpenak, Email marketinga, Google adwords, QR kodeak, Sare sozialak, SMS kanpainak, Streaming bidezko zuzeneko emanaldiak, Web eta Blog garapenakAuthor:

Berrikuntza eta teknologia sustatzeko asmoarekin, irekita daude Informazio eta Komunikazio Teknologietan (IKT) oinarritutako proiektuentzako diru-laguntza eskaerak egiteko epeak, bai enpresentzat, baita udalentzat ere.

Enpresen kasuan, merkatura bideratutako I+B+G proiektuei emango zaie laguntza, eta enpresaren lehiakortasunean aldaketa positiboak eragiteko moduko pizan behar dira. Helburu nagusia da nagusia soluzio informatiko berritzaileak garatzea edo lehendik daudenak plataforma teknologiko berrietara edo merkatu berrietara egokitzea.

Udalei dagokionez, diru-laguntzen helburua da Gipuzkoako udaletan eta tokiko beste erakundeetan administrazio digitalaren garapena bultzatzea. Ildo horretan, herritarren partaidetza aktiboa sustatzeko tresnak eta formazioa garatzeko proiektuek lehentasuna izango dute.

Gipuzkoa IKT diru-laguntzak 2013: Udalak
Gipuzkoa IKT diru-laguntzak 2013: Berrikuntza digitala Enpresak

Zarautz App ETBko Eguraldiaren programan

Categories: -1. Web komunikazioa, APPak: Mugikorrentzako aplikazioakAuthor:

Dagoeneko lau mila deskarga baino gehiago izan ditu iTunes eta Google Play dendetan Zarautz App aplikazioak, Zarauzko informazio erabilgarria ematen duen smartphone-aplikazioak. Herritarrei eta bisitariei ematen dien komunikazio-zerbitzua areagotzeko Zarauzko Udalak aurrerapauso bat ematea erabaki zuen, eta hala garatu genuen diseinua. 2009an egin genuen GureZarautz webgunetik abiatu ginen edukiak antolatzeko, baina horrez gain, hondartzaren egoeraren uneko informazioa ematen du aplikazioak.

Aste honetan ETBko Eguraldia programarentzat aurkeztu zuten Gari Berasaluze Zarauzko Euskara eta Kultura zinegotziak, eta Amaia Isasti Araziko online-komunikazioko proiektuen buruak.

Zarautz App smartphone-aplikazioa egin dugu

Categories: -1. Web komunikazioa, APPak: Mugikorrentzako aplikazioak, Diseinu eta seinaleztapen lanak, Email marketinga, QR kodeak, Web diseinuaAuthor:
Zarautz app

Zarautz app

Joan zen astean aurkeztu zen Zarautzen eskaintza herritaren eta bisitarien eskutan jartzeko egin dugun smartphone-aplikazioa. Zarauzko Udalak eta Zurekin ostalaritza elkarteak eskatuta, dagoeneko deskargarri dago Google Play (Android) eta Itunes (Ipohone) dendetan. Zarauzko jardueren eta zerbitzuen informazio zabala eta zehatza jasotzen du eta uneoro eguneratzen da, GureZarautz webgunearekin bateratuta. Read more →