Archive

Archive for category: STARTInnova

Arazi ekintzailetasuna sustatuz ikasgeletan STARTinnova proiektuaren bitartez

Categories: Ekintzailetasuna, STARTInnovaAuthor:

2018-2019 ikasturtean El Diario Vascoren proiektua den STARTinnovako 7º edizioa ospatzen ari da, ikastetxeetan gazteen artean jarrera ekintzaileak sustatzeko asmoz. ARAZIk programa honen garapenean dihardu lanean eta Euskadi eta Madrileko jarraipen eta kudeaketa lanak burutzea du helburu. 

Ikasturtean zehar hiru hizketaldi digital burutu dira eta ekintzaile ugari izan ditugu partaide. Hauetako bakoitza ikastetxe batera gerturatu da burututako lan proeiktuaren inguruan hitzegin eta ikasleekin solasaldi bat ospatzera. Gainera, hauek sortzen ari diren proiektu berrietan izan ditzaketen hainbat galderari erantzuna emateko aukera ere izan dute. 

Parte hartzen duten ikastetxe guztiek streaming bidez topaketa hauen unean uneko jarraipena egiteko aukera izan dute. 

DVk argitaratutako albiste honetan Haritz Zabaleta, FESIA TECHNOLOGY startup-aren sortzaileak Antigua-Luberri ikastetxean emandako hizketaldiaren berri dugu.

STARTINNOVA ELKARRIZKETA DIGITALA ARAZIren ESKUTIK

Categories: STARTInnova, Streaming bidezko zuzeneko emanaldiakTags: , , , , , Author:

Urriaren 19an, ostirala, Tolosako Herrikide Eskolapioak Institutuan izan ginen HACHES aholkularitza enpresako Marta Arcaute ekintzailearekin; bertan, STARTinnovan parte hartzen ari diren ikasleekin elkarrizketa digitala ospatu genuen, ikastetxe guztietara heltzeko streaming bidez emititu zelarik.

Ordu erdi inguruz Marta etorkizuneko ekintzaileen dudak argituz ibili zen eta enpresa handitik bakarrik ekiterako urratsaz hitz egin zigun.

El Diario Vascoko webgunean elkarrizketa osoa ikusteko aukera duzue.

STARTINNOVA ELKARRIZKETA DIGITALA ARAZIren ESKUTIK

Categories: STARTInnova, Streaming bidezko zuzeneko emanaldiakTags: , , , Author:

Azaroaren 24ean, ostirala, Zarauzko Lizardi Institutuan izan ginen CounterCraft enpresako Fernando Braquehais ekintzailearekin; bertan, STARTinnovan parte hartzen ari diren ikasleekin elkarrizketa digitala ospatu genuen, ikastetxe guztietara heltzeko streaming bidez emititu zelarik.

Ordu erdiz Fernando etorkizuneko ekintzaileen dudak argituz ibili zen eta zibersegurtasunaren mundura gerturatu gintuen.

El Diario Vascoko webgunean elkarrizketa osoa ikusteko aukera duzue.

Evento final STARTInnova Bizkaia y Araba

Categories: Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak, STARTInnovaAuthor:

Ayer pudimos escuchar los proyectos innovadores de los centros de vizcaya y álava en el evento final de STARTinnova celebrado en el campus de la UPV de Bilbao. Los jóvenes divididos en dos categorías, 16-17 años y mayores de 18 años, presentaron sus ideas de negocio ante un jurado profesional. El programa STARTinnova les ha acercado al mundo laboral y al emprendimiento, y quien sabe, podrían haber construido las bases para arrancar con su propio negocio. Arazi participa en este proyecto de El Correo en la coordinación, formación y asesoría de los centros participantes de STARTinnova.


en
Videos

Ekintzaileak ikasgelara hurbildu dira gaurkoan ere STARTinnovari esker

Categories: Ekintzailetasuna, Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak, STARTInnovaTags: , , , Author:

STARTinnova, ekintzailetasuna nerabeengan sustatzeko programaren, 3. elkarrizketa digitala ospatu dugu gaur goizean, oraingo honetan Urretxu-Zumarraga ikastolan izan gara eta hizlariak Daniel eta Yara izan ditugu “Club Deportivo Holly Riders”en sortzaileak.

STARTinnovan parte hartzen duten Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako ikastetxeek streaming bidez jarraitu ahal izan dute hizketaldia. El Diario Vascoren ekimen honetan, ez dira faltatu kazetari eta kamarak, ekitaldiaren bideo erreportaia osatu eta www.diariovasco.com –en argitaratzeko.