Archive

Archive for category: Sin categoría

Araziko zentroen udako turismo-eskaintza

Categories: Sin categoríaAuthor:

Algorri: ezagutu Flyscha itsasotik

Flyscha alde guztietatik ezagutzeko aukera duzu: zentroan, oinez, eta itsasontzian. Uztaileko eta abuztuko egun guztietan dago irekita zentroa. Zientziaren dibulgazioan adituak diren gidek emango dizkizute azalpen guztiak.


>> Algorriko turismo-eskaintza

Ekainberri eta Lili Jauregia: historia bizipen bihurtuta

Ekainberriko eskaintza zabala da. Ekaingo kobaren erreplika bisita liteke, eta baita erakusketa ere. Horrez gain, Ekain abenturako jarduerekin sua egin eta Historiaurreko armekin ehizatu daiteke. Lili Jauregian berriz, antzerkia da protagonista. XVII. mendean karakterizatutako pertsonaia baten kontakizunarekin.

>> Ekainberriko turismo-eskaintza

>> Lili Jauregiko turismo-eskaintza

Askizu: ibiltarien pausalekua itsasoari begira

Kostako Santiago Bidea egiten erromesentzako aproposa da Askizuko aterpetxea. 30 ohe, sukaldea eta erabilera anitzeko gela dauzkanez, eskolak eta taldeak hartzeko ondo prestatuta dago. Era berean, eraikinaren ondo-ondoko auzoan, taberna, frontoia eta aparkalekua daude. >> Askizuko aterpetxeko turismo-eskaintza

Santa Maria la Real

Zarauzko Arte eta Historia Museotik abiatuta, Zarauzko historia ezagutarazteko bisita gidatuak eskaintzen ditugu. “Alde zaharreko monumentu multzoari bisita” irteerak asteartetatik larunbatetara egiten dira 11:30ean, eta herrigune historikoa zeharkatzen da.

>> Zarauzko Arte eta Historia Museoko bisita gidatuak

Balenciaga Museoa

Getarian 2011n irekitako museoko denda kudeatzen aritzen gara. Han aurkituko dituzu Cristobal Balenciagarekin zuzenean eta modarekin orokorrean lotutako produktuak. Horietako batzuk guk diseinatu ditugu. Osa ezazu Balenciaga Museoko bisita modako oroigarri batekin. >> Cristóbal Balenciaga Museoa

NIK TRI: triatloi udalekuetarako prestaketa lanetan gabiltza.

Categories: Sin categoríaAuthor:

See on Scoop.itARAZI komunikazioa: sarean eta kalean

Irailak 2an martxan izango dugu aurtengo triatloi egonaldia, eta prestaketa lanekin dihardugu.

“Triatloi udalekuak” (Irailak 2tik-6ra):

Hirugarren urtez jarraian, 10-16 urte bitarteko gipuzkoar gazteek triatloiaz gozatzeko egonaldian parte hartzeko aukera izango dute aurten. Irailaren 2tik 6ra, sorpresaz beteriko 5 egun apartak bizi ahal izango dituzte Orio inguruan, Gipuzkoako Triatloi Federazioaren laguntzaz ARAZI eta Hektor Llanos-ek antolaturiko ekimen honetan. 


See on www.niktri.eus

Zarauzko Udalaren diru-laguntzak: webgunea, errotuluak eta irudi korporatiboa euskaraz

Categories: -1. Web komunikazioa, Diseinu eta seinaleztapen lanak, Grafismoa eta ilustrazioak, Panel eta seinaleak, Sin categoríaAuthor:

Zarauzko Udaleko Euskara Zerbitzuak herriko enpresentzako eta profesionalentzako diru-laguntza deialdia egin du, enpresek beren burua ezagutzera emateko erabiltzen dituzten euskarriak, digitalak eta fisikoak, euskaraz jartzeko.

ZarauzkoDiruLaguntzak Read more →

Urte berri, bulego berri

Categories: Sin categoríaAuthor:

2013ko lehen astean itxita izan genuen bulegoa. Urte luzetako lanaren ondorioz, txukuntzea behar zuen Zarauzko bulego nagusiak, eta Gabonetako jai-egunekin kateatzen diren zubiak baliatu ditugu berritze-lanetarako. Lurra lixatuta, hormak margotuta, ustez beharrezkoa zen paper kilo pila botata, arnas berrituarekin sartu gara urte berrian. Read more →

Saerichnites abrutus aztarna fosilaren aurkezpena Algorri Interpretazio Zentroan

Categories: Museoen kudeaketa eta dinamizazioa, Sin categoríaAuthor:

Azaroaren 16an Itzurun hondartzako labarretatik ateratako Saerichnites abruptus izeneko aztarna-fosil misteriotsu bat aurkezpen ekitaldia egin zen Algorri Interpretazio Zentroan.

Biotopo Babestuaren eremu osoan arruntak dira iknofosilak, hau da, organismoek beraien jarduera organikoaren (zulaketa, hondeaketa edota narrasduren) eraginez itsas hondoan utzitako aztarnaren fosilak. Fosil hauek izakiok itsaso sakonean bizi zirenean zer nolako portaerak zituzten erakusten digute. Read more →