Archive

Archive for category: Museoen kudeaketa eta dinamizazioa

Museoak eta ondarea jendearengana hurbiltzeko hausnartzen

Categories: Museoen kudeaketa eta dinamizazioaAuthor:

“Museoetara eta ondare-guneetara datozen bisitariak ezagutzen ditugu?” Galdera horri erantzunak emateko, eta gaiaren inguruko hausnarketa egiteko asmoarekin egin zen joan zen astean Donostiako EHUko Filosofia Fakultatean eta San Telmo Museoan “Museoak eta ondare-guneak: publikoak ezagutzen” IX. Kongresua. Han izan ginen gu ere, pertsona edo jende-multzo batek zentro bat bisitatzea zein irizpideren arabera aukeratzen duen jakiteko asmoarekin.

IX Museoen Kongresua Read more →

ARAZIN ERE IKASTURTEAN MURGILDU GARA

Categories: eskola agenda21, gida lanak eta bisita gidatuak, Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak, Museoen kudeaketa eta dinamizazioa, unitate didaktikoakAuthor:

Aurten hamabost urte beteko ditugu Arazin, eta urte hauetako ibilbidean hainbat bide berri urratu ditugun arren, gure sorburu izan zen esparruan buru-belarri dihardugu lanean, hezkuntzan alegia. Ingurumena eta ondarea ezagutzea oinarritzat hartuta, zenbait zentro kudeatzen ditugu eta, era berean, proiektu asko garatzen ditugu.
NiArrantzale-Hezkuntza-Unitate-Didaktikoak-Getaria-Arazi-5 Read more →

Lau artista elkartu dira erakusketa tematiko batean Ekainberriren 5. urteurrena ospatzeko

Categories: Museoen kudeaketa eta dinamizazioaAuthor:

Ekainberriren 5. Urteurrena ospatzeko jardueren barruan, lau margolari handiren obrarekin atondutako erakusketa tematiko ikusi ahal izango dute Ekainberrira hurbiltzen diren bisitari guztiek azaroaren 13 arte.
Ekainberri-Arazi-Zestoako-Udala-GFA-Artistak-2013-09-13-egokitua
Read more →

Lili Jauregiko turismo-eskaintza gaur aurkeztuko dugu

Categories: kultur ekitaldiak, Museoen kudeaketa eta dinamizazioa, turismoa sustatzeko ekitaldiakAuthor:

Benetako eszenario eta pertsonaia historikoekin, eta hezur-haragizko aktore baten dramatizazioarekin egingo dugu gaur Zestoako Lili Jauregiko turismo-eskaintzaren aurkezpena. Hemendik aurrera urte osoan zehar joan ahal izango du nahi duenak Agur Lili antzerki-obra ikustera. Ohiko bisitatik areago, antzerkiaren bizipenari ondare zabal baten balio erantsia ematen dion lana da. Andre Madalen pertsonaia historikoaren gidaritzapean, bisitariak ikus-entzule aktibo bihurtuko dira.

Informazio osoa: www.lilijauregia.com

VI. Erromatar Jardunaldiak – Zarauzko Arte eta Historia Museoa

Categories: Ekitaldien antolaketa, kultur ekitaldiak, Museoen kudeaketa eta dinamizazioaAuthor:

Arazik kudeatzen duen Zarauzko Arte eta Historia Museoak antolatuta, abuztuaren 19an eta 20an egin zituzten VI. Erromatar Jardunaldiak. Urtetik urtera hazten ari den ekintza da, eta aurten ere harrera beroa izan zuen. Bi egunetan zehar duela duela 2.000 urteko erromatarren eta zarauztarren elkarbizitza nolakoa zen erakustea da jardunaldien helburua. Santa Maria la Reala museora bisita gidatuak, jokoak eta tailerrak, zarauztar herritarrek egindako Barduliarrak antzerkia, edo barduliar erara prestatutako arkumea ikusi, entzun eta dastatu ahal izan zituzten bertaratutakoek.

Saerichnites abrutus aztarna fosilaren aurkezpena Algorri Interpretazio Zentroan

Categories: Museoen kudeaketa eta dinamizazioa, Sin categoríaAuthor:

Azaroaren 16an Itzurun hondartzako labarretatik ateratako Saerichnites abruptus izeneko aztarna-fosil misteriotsu bat aurkezpen ekitaldia egin zen Algorri Interpretazio Zentroan.

Biotopo Babestuaren eremu osoan arruntak dira iknofosilak, hau da, organismoek beraien jarduera organikoaren (zulaketa, hondeaketa edota narrasduren) eraginez itsas hondoan utzitako aztarnaren fosilak. Fosil hauek izakiok itsaso sakonean bizi zirenean zer nolako portaerak zituzten erakusten digute. Read more →