Archive

Archive for category: Museoen kudeaketa eta dinamizazioa

Ekainberri museoa III. Arte labarreko eta kultur turismo gidentzako nazioarteko mintegian

Categories: gida lanak eta bisita gidatuak, kultur ekitaldiak, Museoen kudeaketa eta dinamizazioaTags: , , , Author:

Pasa den astean Morellan (Castelló) ospatutako III. Arte labarreko eta kultur turismo gidentzako nazioarteko mintegian izan ziren Ekainberri museoko ordezkariak. Arlo honetako kultur giden formakuntzan laguntzeko asmoz aste osoan zehar hainbat hitzaldi ospatu ziren eta baita Morella La Vellako ondarera bisitak.

Ostiralean, Ekainberriko koordinatzaile den Eneko Calvok labar guneetan jarduten duten gida eta zaintzaileek izan ditzaketen lan-arazoen inguruko mahai-inguruan parte hartu zuen, museoan burutzen den lan eta esperientzia elkarbanatuz mintegian izandako partaideekin.

Hona hemen mahai-inguruko irudi batzuk:

morella hitzaldia 02

morella hitzaldia p1

EKAINBERRIREN 10.URTEURRENA

Categories: Museoen kudeaketa eta dinamizazioaTags: , , , , Author:

Ekainberri museoaren 10. urteurrena dela eta ekitaldi ugari antolatu dira datozen hilabeteetarako. Irailaren 11ean izango da urteurren ospakizun egun handia, baina otsaileko bigarren astetik aurrera agenda oparoa prestatu dute urte amaiera arte.

Astelehenean, otsailak 5, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako, Zestoako Udaleko, Aranzadiko eta Araziko ordezkariek aurkeztu zuten egitaraua eta Urola Kostako Hitzak ekitaldi nabarmenen berri eman digu: EGITARAU OPAROA PRESTATU DUTE EKAINBERRIREN 10. URTEMUGARAKO

Algorri Interpretazio Zentroaren bisitari kopurua %14an handitu da 2017an

Categories: Bisita gidatuak, haurrei zuzenduriko ekitaldiak, Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak, ingurumenari loturiko ekitaldiak, Museoen kudeaketa eta dinamizazioa, turismoa sustatzeko ekitaldiak, unitate didaktikoakTags: , , , , Author:

Algorri, Zumaiako Natur Baliabideen Interpretazio Zentroak %14ko hazkundea izan du azken urtean bisitari kopuruari dagokionez, guztira 16.232 bisitari izatera iritsiz. Algorriko bisitari kopurua hirugarren urtez jarraian hazi da, 2014tik 2017ra %69 igoera izanik (2014an 9.581 hartzaile eta 2017an 16.232 hartzaile).

Bisitarien tipologiari dagokionez, eskaintza didaktikoko publikoak 2017ko bisitari guztien %57a suposatzen du, taldeek guztiaren %18a eta bakarkako bisitariek %31a. Kalitatearekin harturiko konpromisoak irakasleen balorazioaren emaitzan ondorioztatzen da, 10 puntutatik 9,1 puntuko batezbestekoa jaso delarik.

Urtean zehar zentroaren helburuak gizarteratzeko ekintzak antolatu dira, hala nola hileko lehen larunbatean eta herriko jai egunetan doako jardueren eskaintza haurrentzat zein familientzat eta Algorri Interpretazio Zentroak eskaintzen dituen irteera mota guztiak doan ezagutzeko aukera zumaiarrentzat.

Irakurri Baleike aldizkariaren albiste osoa: Algorri Interpretazio Zentroaren bisitari kopurua %14an handitu da 2017an

Ekainberri eta Lili Jauregiaren bisitari kopurua handitu egin da 2017an

Categories: Museoen kudeaketa eta dinamizazioaTags: , , , , , Author:

Ekainberrik eta Lili Jauregiak, biak Zestoan kokatuak, 2017an bisitari kopuruaren datuak jakinarazi dizkigute prentsa ohar bidez. Bertan aditzera ematen digutenez, Ekainberriko bisita kopurua hirugarren urtez jarraian hazi da %11,13koa izan delarik hazkundea.

Bisitari tipologiari dagokionez esanguratsuena eskaintza didaktikoko publikoa da, %40a delarik.

Hona hemen Noticias de Gipuzkoak emandako albistea: Las visitas a Ekainberri y al Palacio Lili en 2017 aumentan en un 9,88%

 

EUSKAL HERRIKO UNESCO SAREAK ZESTOAN EGIN DU BATZARRA

Categories: Ekitaldien antolaketa, Museoen kudeaketa eta dinamizazioaTags: , , , , , Author:

Azaroaren 6ean, Zestoako Bainuetxean, Euskal Herriko Unesco sareak hitzordua izan zuen, Ekainberrik antolatuta. 80 lagun inguru bildu zituen, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako zein Gipuzkoako foru Aldundiko ordezkariak, Unesco katedrak, eskoletako ordezkariak…

2030 urtera bitarteko agenda eta helburuak aurkeztu ziren eta gizarteak, erakundeek zein udalek hauek lortzeko zer egin beharko luketeen ere landu zuten.

Euskal Herriko Unesco Sarea (EHUS) Euskal Herrian Unescok duen ordezkaritza da eta hezkuntzan, natura eta giza zientzietan, kulturan, informazioan eta komunikazioan hobekuntzak lortzea du helburu. Ekainberri sare honen partaide da 2008ko uztailaren 7an Ekain haitzuloa Gizateriaren munduko ondare izendatu zutenetik.

Ekitaldiari buruzko informazio osatua eta irudiak aurki ditzakezu Urola Kostako Hitzak argitaratutako albiste honetan.

 

SAN TELMO MUSEOAREN ESKAINTZA DIDAKTIKO BERRIA

Categories: Museoen kudeaketa eta dinamizazioa, unitate didaktikoakAuthor:

San Telmo museoak eskaintza didaktiko berria aurkeztu zuen abuaztuaren 31ean eta Arazi elkarlanean izan da honen garapenean.

Bisita esperientzialetan jarri du arreta proposamen berrian.