Archive

Archive for category: Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak

Algorri zentroa EITBko “Eguraldia” saioan

Categories: gida lanak eta bisita gidatuak, Museoen kudeaketa eta dinamizazioaAuthor:

Hasi berri dugun 2014 urte honen hasieran, Arazik kudeatzen duen Zumaiako Algorri Interpretazio Zentroan izan ziren EITBko Eguraldia saioko kideak. Nerea Ibañez Algorriko koordinatzaileak azaldu zien Flyscha nola sortu zen eta bere garrantzia zertan datzan. Izan ere, lurraren 60 milioi urteko historia bistaratzen duelako, eta informazio asko eta ona ematen duelako, etortzen dira mundo osoko geologoak Flyscha aztertzera. Hori guztia, erreportajeak erakusten dituen irudi ikusgarrietan antzeman daiteken moduan, Algorrin ederki erakutsiko dizuten paraje eder baten erdian dago.

Gabonak eta jasangarritasuna apaingarrien bidez lotzen

Categories: Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak, unitate didaktikoakAuthor:

Ingurumenarekiko errespetua eta parte hartzea helburu nagusitzat hartuta, birziklatutako eta berrerabilitako materialekin egindako apaingarriekin Urretxuko eta Zumaiako zenbait ikastetxetako haurrek beren herria atondu zuten joandako Gabonetan. Guztira 200 bat ikaslek hartu dute parte Eskola Agenda 21 ekimenaren barruan kokatzen den proiektu honetan, besteak beste, etxetik ekarritako plastikozko 300 bat botilarekin. Araziren Gabonetako apaingarri iraunkorren proiektua bosgarren urtez jarraian egin dugu aurten.

YouTube Preview Image Read more →

15 urteko ibilbidea elkarlanean ospatu dugu. Urte berri on, eta on egin!

Categories: -1. Web komunikazioa, Diseinu eta seinaleztapen lanak, Ekitaldien antolaketa, Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak, Museoen kudeaketa eta dinamizazioaAuthor:

Aurten 15 urte bete ditugu Arazin, eta urteurrena modu berezian ospatu genuen joan zen astelehenean enpresako langileok. Zarauzko elkarte batean bildu, eta bazkaria guztion artean prestatu genuen. Bazkaria prestatzea baliatu genuen gure proiektuak egiteko erabiltzen dugun lan-prozedura langile guztiek batera aplikatzeko. Ariketa interesgarria izan zen, Arazik hainbat zentro kudeatzen dituenez, lantalde guztia apenas elkartzen delako. Bazkaria prestatzeaz gain, lehiaketa ere antolatu genuen, bizigarri moduan.

Arazi-enpresa-bileraGabonak ate joka ditugu, eta ohikoak dira data hauetan enpresa-bazkariak. Kasu askotan, San Tomas aurreko ostirala agendan apuntatu, eta parranda-giroan egiten dira otorduok. Arazin, ordea, hainbat lan-ildo jorratzen ditugunez, lantalde osoa elkartzeko egun egokiena astelehen eguerdia suertatu zen. Besteak beste, Ekainberri, Lili Jauregia eta Algorri kudeatzen ditugu, eta ordutegi zabal bat dugu betetzeko; ondorioz, ia uneoro ari da enpresako langileren bat lanean. Iritsi ere, mahaian eserita geundenean iritsi ziren batzuk, goizeko eginbeharrak beteta. Read more →

ARAZIN ERE IKASTURTEAN MURGILDU GARA

Categories: eskola agenda21, gida lanak eta bisita gidatuak, Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak, Museoen kudeaketa eta dinamizazioa, unitate didaktikoakAuthor:

Aurten hamabost urte beteko ditugu Arazin, eta urte hauetako ibilbidean hainbat bide berri urratu ditugun arren, gure sorburu izan zen esparruan buru-belarri dihardugu lanean, hezkuntzan alegia. Ingurumena eta ondarea ezagutzea oinarritzat hartuta, zenbait zentro kudeatzen ditugu eta, era berean, proiektu asko garatzen ditugu.
NiArrantzale-Hezkuntza-Unitate-Didaktikoak-Getaria-Arazi-5 Read more →

Zetazeoak ikusteko irteera urriaren 5era atzeratu da eta hegaztiak ere ikusi ahal izango dira

Categories: gida lanak eta bisita gidatuakAuthor:

Eguraldiaren aurreikuspen guztiak itsasora irtetzeko oso baldintza txarrak aurreikusten zituztenez, heldu den larunbateko zetazeoak ikusteko irteera atzeratu da. Urriaren 5a da hitzordu berrirako data. Hegaztien Nazioarteko Eguna ere badenez, jarduera gehiago egiteko baliatuko dute. Hala, arratsaldeko saioan habi-kutxak egiten ikasiko dute bisitariek.

Irteerarako tokiak badaude oraindik. Informazio osoa Algorriren webgunean aurkituko duzue.

YouTube Preview Image

 

 

 

Gabonak iraunkortasunez apaindu ditugu aurten ere

Categories: Diseinu eta seinaleztapen lanak, Ekitaldien antolaketa, haurrei zuzenduriko ekitaldiak, Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak, ingurumenari loturiko ekitaldiak, Jardunaldi antolaketa, unitate didaktikoakAuthor:

Beasaingo eta Urretxuko zenbait ikastetxetako haurrak aritu dira beren herria atontzen, birziklatutako eta berrerabilitako materialekin egindako apaingarriekin. Araziren Gabonetako apaingarri iraunkorren proiektua izaten ari den arrakastaren erakusgarri, laugarren urtez jarraian aritu gara hezkuntza eta ingurumena uztartzen dituen proiektu honetan lanean.


2012-2013 ikasturteko lehen hiruhilekoan, hondakinak gutxitzeko beharraz kontzientzia hartzeko unitate didaktikoaren barruan, berrerabilpena eta birziklatzea lantzeko proiektu sortzaile hau landu zuten Urretxuko eta Beasaingo zenbait ikaslek. Apaingarriak egiteko material nagusiak izan ziren CDak eta plastikozko ur-botilak.

Araziko diseinatzaileek egindako diseinuekin, eta sormen eta imajinazio pixka batekin, apaingarri ederrekin erakutsi dute 1.500 bat ikaslek geure planeta zaintzeko bizi-ohiturak aldatzea ezinbestekoa dela.

 

Gabon arduratsuak Beasainen 2012 (Flickr)

Gabon arduratsuak Urretxun 2012 (Flickr)