Archive

Archive for category: Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak

Estatu mailako III. Confint : Lurra zain dezagun

Categories: eskola agenda21, Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainakAuthor:

Urola Kostako Eskolako Agenda 21ean diharduen Zumaiako Maria eta Jose Ikastetxeko 2 ikaslek “Lurra zain dezagun” lelopean ospaturiko Confintean parte hartu berri dute Logroñon, bertan beraien lanak aurkeztu dituztelarik. Ikasle horietako bat, gainera, Espainiako ordezkari gisa aritzeko aukeratua izan da. Zorionak! Lorpen bikaina!

Arazik, Urola Kostako Eskolako Agenda 21aren dinamizazioa burutzen du.


en
Videos

Arazi “Haurren Hirien Sarea” egitasmoaren inguruko jardunaldietan

Categories: Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainakTags: , , , , , Author:

Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainetan aritzen diren Arazi-kideak Innobasquek antolaturiko “Umherri16: Hiriak eta Haurrak” jardunaldietan izan ziren aurreko astean. Bertan “Haurren Hirien Sarea” egitasmoa aurkeztu zen, gure udalerriak haurren autonomia ahalbidetuko duten inguru egoki, erakargarri eta seguruak bilakatzeko egitasmoa. Read more →

Aztarna ekologikoari buruzko webgunea jarri dugu abian

Categories: -1. Web komunikazioa, aztarna ekologikoa, Diseinu eta seinaleztapen lanak, Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak, Web diseinua, Web eta Blog garapenakTags: , , , , , Author:

Zarauzko udaleko ingurumen departamentuak eta Arazik aztarnaekologikoa.eus ataria jarri dugu abian, herritarrak gaiarekin “kontzientziatzea” helburu izanik. Aztarne ekologikoa gaiari buruzko informazioa jasotzeaz gain, herritarrek beren aztarna ekologikoa kalkulatzeko aukera izango dute.

Igandean, ekainaren 5ean, Nazioarteko Ingurumenaren Eguna ospatzeko, Ingurumen departamentuak herriko aztarna ekologikoari buruzko aztarnaekologikoa.eus webgunea aurkeztu zuen. Ingurumen eta Agenda 21eko zinegotzi Gloria Vazquezek adierazi zuenez, norbere kontsumo maila mantetzeko behar den lur azalerari deitzen zaio aztarna ekologikoa. “Zarauztar bakoitzaren aztarna ekologikoa 4,3 hektarearen baliokidea da. Beste modu batera esanda, munduko biztanle guztien kontsumo maila zarauztarron parekoa balitz, 2,5 planeta beharko lirateke”.

Webgune honen helburu nagusia “herritarrak kontzientziatzea” da “herritarrei bizimodu jasangarriago bat aurrera eramateko irtenbideak emanez”. Horrekin batera, ikastetxeetan gaia zabaldu eta landuko da hurrengo ikasturtean, Eskolako Agenda 21 egitasmoaren barruan.

Ikastetxetik herria hobetzeko aukera dute “Denboraren bila” jolasaren bitartez

Categories: denboraren bila, Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainakAuthor:

Pasa den otsailaren 13an, Arazik antolatzen duen Denboraren bila jolasean parte hartu zuten Zumaiako Maria eta Jose ikastetxekoek. Bertan, Zumaia herriaren inguruko nondik norakoak ezagutzea da xedea eta horretarako galderak erantzun, pistak aurkitu eta proba ezberdinak gainditu behar izan zituzten. Ondoren, taldetan bilduta eta Zumaia hobetzeko proposamenak eta eskaerak gutun batean idatzi eta alkateari bidali zioten. Read more →

Ondarearen dibulgazioa eta komunikazioa sortzen

Categories: -1. Web komunikazioa, 360º argazkiak, Diseinu eta seinaleztapen lanak, Ekitaldien antolaketa, gida lanak eta bisita gidatuak, Grafismoa eta ilustrazioak, haurrei zuzenduriko ekitaldiak, Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak, ingurumenari loturiko ekitaldiak, Karteleria: flyer, eskuorriak, Museoen kudeaketa eta dinamizazioa, Panel eta seinaleak, QR kodeak, Sin categoría, turismoa sustatzeko ekitaldiak, unitate didaktikoakAuthor:

Araziren lan-esparru zabalean, LurTurismoa da proiektu transbertsalenetako bat. Bere baitan hartzen ditu hezkuntza, ondarea, komunikazioa, dibulgazioa edo diseinuaren moduko eremuak. Zehazki, Lur Turismoan egiten duguna da ondarea interpretatzea, hari balioa emanda, herritarrei eta bisitariei dibulgatzeko. Horretarako, herri edo toki bateko ondare-elementu garrantzitsuenak aztertzen ditugu, jasotako material guztiarekin istorio bat sortzeko, eta istorio horrekin artikulatzen dugu gerora sortutako materiala. Izan ere, komunikazioa da gure lanaren funtsa, eta horretarako ezinbestekoa suertatzen zaigu kontaketa bat sortzea, sortutako materialari balio erantsia emateko. Bide horretan, zenbait fase garatzen ditugu, eta Amezketan amaitu berri dugun Fernandoren Txokoak ibilbidearen garapenaren bitartez azalduko dizkizuegu:
Read more →

Udaberriarekin batera, Araziko zentroen aire zabaleko jarduna bete-betean

Categories: gida lanak eta bisita gidatuak, Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak, unitate didaktikoakAuthor:

Ate-joka dugu udaberria, eta horrekin batera Arazin kudeatzen ditugun zentroetako jarduerak hedatu eta aire zabalera gehiagotan ateratzen hasi gara. Algorri, Askizu, Ekainberri, Cristóbal Balenciaga MuseoaZarauzko Arte eta Historia Museoa, eta Lili Jauregia zentroetan beraz, bete-betean ari gara lanean. Askizuko ingurugiro-eskolan, esaterako, asteartean ekin genion udaberriko sasoiari. Etorri ere, sasoiko etorri ziren Lekunberriko Ibarberri eskolako 1. eta 2. LHko ikasleak, prestatu genien bi eguneko egitarauari gogotsu ekiteko, Laiene, Josu eta Gari hezitzaileen laguntzarekin.

Askizu-Irteera-Arazi-3 Read more →