Archive

Archive for category: Eskolako Agenda 21

Zumaiako ikasleek herria hobetzeko proposamenak luzatu dizkiote alkateari

Categories: eskola agenda21, Eskolako Agenda 21Tags: , , , , , Author:

“Zumaia Ezagutzen” programa didaktikoaren baitan herriaren bilakaera historikoa aztertu dute Lehen hezkuntzako 5. mailako ikasleek. Zumaiak hiri-gutuna eskuratu zuenetik gaur egun arte bidaia eginez herriko historia ezagutu dute eta haien ondorioak alkateari aurkeztu dizkiote otsailaren 21ean San Jose komentuan ospaturiko bileran.

Ikasgelan girotze saioa eta herriko kaleetan zehar “Denboraren Bila” izeneko jolasa garatu ondoren, etorkizunera begira jarri dira haurrak eta herriaren egoera hobetzeko ideia ugari sortu dira. Itsasoko plastikoak garbitu, herriko parkeak hobetu eta kirol instalazio berriak egiteko beharra nabarmendu dute, ingurumena, euskara, mugikortasuna eta bestelako gaiekin lotura duten proposamenak aurkeztearekin batera. 

Zumaiako Udalak antolatutako ingurumen heziketa programa honetan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek hartzen dute parte. Horrela, Zumaiako Institutuko, Zumaiako Herri Eskolako, Zumaiena Ikastetxeko  eta Oikiako Herri Eskolako 500 ikasle inguruk herriaren ezagutzan sakonduko dute.

ARAZI garapen jasangarria sustatuaz Eskola Agenda 21 programaren bitartez

Categories: Eskolako Agenda 21Tags: , , , , Author:

ARAZIko lantaldeak urteak daramatza hezkuntza proiektu honetan murgildurik eta dagoeneko esperientzia zabala du. Read more →

Oñatiko ikasleek herriaren egoera hobetzeko aukerak azaldu dizkiete udal agintariei 

Categories: Eskolako Agenda 21Tags: , , , , Author:

Maiatzaren 30ean Oñatiko Eskolako Agenda 21ean parte hartzen duten lau ikastetxeen ikasle ordezkariak udal ordezkariekin elkartu ziren udaletxean udalbatzarra ospatzeko. Mikel Biain alkateak bertaraturiko ikasleei ongietorria eman ondoren, ikasturtean zehar ikasleek buruturiko azterketen emaitzaren berri izan zuten udal ordezkariek.

Read more →

Zumaiako ikasleek herriko hondakinen gaia zertan den azaldu diete udal agintariei 

Categories: eskola agenda21, Eskolako Agenda 21Tags: , , , , Author:

Maiatzaren 23an, Zumaiako ikastetxe guztietako ikasle ordezkariak udal ordezkariekin elkartu ziren Eskolako Agenda 21aren udalbatzarra ospatzeko. Bertaraturiko ikasleei ongietorria eman ondoren, ikasturtean zehar ikasleek buruturiko azterketen emaitzaren berri izan zuten udal ordezkariek.

Read more →

Aretxabaletako ikasleek herria hobetzeko proposamenak aurkeztu dizkiete udal agintariei

Categories: eskola agenda21, Eskolako Agenda 21Tags: , , , , , , , Author:

Maiatzaren 16an Aretxabaletako Eskolako Agenda 21ean parte hartu duten 2 ikastetxeen ikasle ordezkariak udal agintariekin elkartu ziren udalbatzarra ospatzeko. Hala, Unai Elkoro alkateak bertaraturiko ikasleei ongietorria eman ondoren, ikasturtean zehar ikasleek buruturiko azterketen emaitzaren berri izan zuten udal ordezkariek.

Read more →

Eskolako Agenda 21, Zestoako Udal Batzarra

Categories: eskola agenda21, Eskolako Agenda 21, ingurumenari loturiko ekitaldiakTags: , , , , , Author:

Maiatzaren 9an, Zestoako Eskolako Agenda 21ean parte hartzen duten 2 ikastetxeen ikasle ordezkariak udaletxean udal ordezkariekin elkartu ziren udalbatzarra ospatzeko. Hala, Josetxo Mendizabal alkateak, bertaraturiko ikasleei ongietorria eman ondoren, ikasturtean zehar ikasleek buruturiko azterketen emaitzaren berri izan zuten udal ordezkariek.

Read more →