Archive

Archive for category: Ekitaldien antolaketa

STARTINNOVA sarien itxiera-ekitaldia antolatu dugu

Categories: Ekitaldien antolaketa, kultur ekitaldiakTags: , Author:
Hezkuntza eta formazio proiektuek osatzen dute Araziren zutabe nagusietako bat. Ildo horren haritik aritu ginen antolatzen maiatzaren 22an egin zen StartInnova sariketaren finala. Lehiaketak jasotako erantzuna bikaina izan zen, eta halako gaztedia ekintzailearekin etorkizuna bermatuta dugula garbi daukagu.

USOF taldeko irabazleak (Argazkia: www.diariovasco.com

Read more →

NikTri egonaldia Gipuzkoan

Categories: Ekitaldien antolaketaAuthor:

Hirugarren urtez jarraian, 10-16 urte bitarteko gipuzkoar gazteek triatloiaz gozatzeko egonaldian parte hartzeko aukera izango dute aurten. Irailaren 2tik 6ra, sorpresaz beteriko 5 egun apartak bizi ahal izango dituzte Orio inguruan, Gipuzkoako Triatloi Federazioaren laguntzaz ARAZI eta Hektor Llanos-ek antolaturiko ekimen honetan.
Udako goxotasuna lagun, Orioko itsasertza hainbat jardueren lekuko izango da. Batetik, triatloian trebatzeko ekintzak burutuko dira, goi mailako triatleten eskutik (Hektor Llanos eta Nerea Murua besteak beste) kirol erakargarri honek gordetzen dituen sekretu guztiak ezagutzeko aukera izango delarik. Bestetik, lagunartean ondo pasa eta ingurunea ezagutzeko hainbat ekintza burutuko dira.
Horrenbestez, kirola eta aisia uztartuko duen egonaldia bilatzen duten gazteek, hementxe dute neurrira egindako aukera bikaina.

 

 

 

por defecto 2013-04-29 a las 09.05.41

Lili Jauregiko turismo-eskaintza gaur aurkeztuko dugu

Categories: kultur ekitaldiak, Museoen kudeaketa eta dinamizazioa, turismoa sustatzeko ekitaldiakAuthor:

Benetako eszenario eta pertsonaia historikoekin, eta hezur-haragizko aktore baten dramatizazioarekin egingo dugu gaur Zestoako Lili Jauregiko turismo-eskaintzaren aurkezpena. Hemendik aurrera urte osoan zehar joan ahal izango du nahi duenak Agur Lili antzerki-obra ikustera. Ohiko bisitatik areago, antzerkiaren bizipenari ondare zabal baten balio erantsia ematen dion lana da. Andre Madalen pertsonaia historikoaren gidaritzapean, bisitariak ikus-entzule aktibo bihurtuko dira.

Informazio osoa: www.lilijauregia.com

Gabonak iraunkortasunez apaindu ditugu aurten ere

Categories: Diseinu eta seinaleztapen lanak, Ekitaldien antolaketa, haurrei zuzenduriko ekitaldiak, Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak, ingurumenari loturiko ekitaldiak, Jardunaldi antolaketa, unitate didaktikoakAuthor:

Beasaingo eta Urretxuko zenbait ikastetxetako haurrak aritu dira beren herria atontzen, birziklatutako eta berrerabilitako materialekin egindako apaingarriekin. Araziren Gabonetako apaingarri iraunkorren proiektua izaten ari den arrakastaren erakusgarri, laugarren urtez jarraian aritu gara hezkuntza eta ingurumena uztartzen dituen proiektu honetan lanean.


2012-2013 ikasturteko lehen hiruhilekoan, hondakinak gutxitzeko beharraz kontzientzia hartzeko unitate didaktikoaren barruan, berrerabilpena eta birziklatzea lantzeko proiektu sortzaile hau landu zuten Urretxuko eta Beasaingo zenbait ikaslek. Apaingarriak egiteko material nagusiak izan ziren CDak eta plastikozko ur-botilak.

Araziko diseinatzaileek egindako diseinuekin, eta sormen eta imajinazio pixka batekin, apaingarri ederrekin erakutsi dute 1.500 bat ikaslek geure planeta zaintzeko bizi-ohiturak aldatzea ezinbestekoa dela.

 

Gabon arduratsuak Beasainen 2012 (Flickr)

Gabon arduratsuak Urretxun 2012 (Flickr)

EUROGAP 2012 FOROA

Categories: Ekitaldien antolaketa, Jardunaldi antolaketaAuthor:

Atzo Eurogap Foroaren X. edizioan izan ginen. Jakin-mina eragiten duen “El Paño, el Arca y la Web Social” izenburuarekin, Enrique Dansek Sare Sozialen bidezko enpresa-komunikazioaren inguruan emandako aholkuekin gozatu ederra hartu genuen. Kutsu positiboarekin hitz egin zuen etengabe, eta eskertzekoa da hori, bizi dugun garaian batez ere. Read more →

VI. Erromatar Jardunaldiak – Zarauzko Arte eta Historia Museoa

Categories: Ekitaldien antolaketa, kultur ekitaldiak, Museoen kudeaketa eta dinamizazioaAuthor:

Arazik kudeatzen duen Zarauzko Arte eta Historia Museoak antolatuta, abuztuaren 19an eta 20an egin zituzten VI. Erromatar Jardunaldiak. Urtetik urtera hazten ari den ekintza da, eta aurten ere harrera beroa izan zuen. Bi egunetan zehar duela duela 2.000 urteko erromatarren eta zarauztarren elkarbizitza nolakoa zen erakustea da jardunaldien helburua. Santa Maria la Reala museora bisita gidatuak, jokoak eta tailerrak, zarauztar herritarrek egindako Barduliarrak antzerkia, edo barduliar erara prestatutako arkumea ikusi, entzun eta dastatu ahal izan zituzten bertaratutakoek.