Archive

Archive for category: Ekitaldien antolaketa

Getariako Txakolina Jatorrizko Deituraren zilarrezko ezteien ospakizuna Arazik antolatu zuen

Categories: Ekitaldien antolaketa, Jardunaldi antolaketa, turismoa sustatzeko ekitaldiakAuthor:

Getariako Txakolina Jatorrizko Deiturak 25 urte bete ditu. 1989. urteko irailak 21ean Eusko Jaurlaritzak Izendapena errekonozitu zuen eta mende laurdena ospatzeko festa antolatu zen Getariako Cristobal Balenciaga Museoan. Eta Arazi izan zen festaren antolaketaren arduraduna.

Hauxe izan zen festaren egitaraua:
Aurkezlea: Xabier Euzkitze.
Bertsola saioa: Amets Arzalluz, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso.
Ainhoa Garmendia sopranoaren emanaldia.
Delorean talde zarauztarraren kontzertua.

Festa antolatzeaz gain espazioaren egokitzapen eta diseinu eta seinaleztapen lanak ere Arazik burutu zituen.

Festa-giroa nagusitu zen Araziren NIK TRI egitasmoaren baitan ospatutako Busti lankideekin eta Busti lagunekin frogetan

Categories: Ekitaldien antolaketa, haurrei zuzenduriko ekitaldiak, kirol ekitaldiakAuthor:

Festa-giroa nagusitu zen Araziren NIK TRI egitasmoaren baitan ospatutako Busti lankideekin eta Busti lagunekin frogetan. Bi frogak Irailaren 28an ospatu ziren Kontxako badian.

Busti lagunekin izan zen lehen saioa. 5 eta 14 urte bitarteko haurrentzako eta gazteentzako uratloiak egin zituzten, adinaren arabera antolatutako kategoriatan. Distantzia ere adinaren arabera egokitu zen. Partaide guztiak oso ondo moldatu ziren hala uretan, nola korrika, eta helburu nagusia, ondo pasatzea alegia, lortu zutela bistakoa da.

Enpresentzako Busti lankideekin igeri-lasterketan aritu zirenek, berriz, 1.000 metroko ibilbidea osatu zuten Kontxako Badiaren barruan. Taldeak osatzeko baldintza zen hiru taldekideak enpresa berekoak izatea. Hiru kategoriatan banatu ziren taldeak: gizonezkoak, emakumezkoak eta mistoa. Froga osatzeko baldintza bakarra zen taldekide guztiek batera egitea ibilbidea.

Dortsalak jasotzeko unetik hasi eta sari-banaketa arte giro ederra izan zen bertan, jan-edanaren eta musikaren bueltan.

Ezagutu Araziren NIK TRI egitasmoa: triatloi eskola, triatloi frogak, e.a.

Ondarearen dibulgazioa eta komunikazioa sortzen

Categories: -1. Web komunikazioa, 360º argazkiak, Diseinu eta seinaleztapen lanak, Ekitaldien antolaketa, gida lanak eta bisita gidatuak, Grafismoa eta ilustrazioak, haurrei zuzenduriko ekitaldiak, Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak, ingurumenari loturiko ekitaldiak, Karteleria: flyer, eskuorriak, Museoen kudeaketa eta dinamizazioa, Panel eta seinaleak, QR kodeak, Sin categoría, turismoa sustatzeko ekitaldiak, unitate didaktikoakAuthor:

Araziren lan-esparru zabalean, LurTurismoa da proiektu transbertsalenetako bat. Bere baitan hartzen ditu hezkuntza, ondarea, komunikazioa, dibulgazioa edo diseinuaren moduko eremuak. Zehazki, Lur Turismoan egiten duguna da ondarea interpretatzea, hari balioa emanda, herritarrei eta bisitariei dibulgatzeko. Horretarako, herri edo toki bateko ondare-elementu garrantzitsuenak aztertzen ditugu, jasotako material guztiarekin istorio bat sortzeko, eta istorio horrekin artikulatzen dugu gerora sortutako materiala. Izan ere, komunikazioa da gure lanaren funtsa, eta horretarako ezinbestekoa suertatzen zaigu kontaketa bat sortzea, sortutako materialari balio erantsia emateko. Bide horretan, zenbait fase garatzen ditugu, eta Amezketan amaitu berri dugun Fernandoren Txokoak ibilbidearen garapenaren bitartez azalduko dizkizuegu:
Read more →

Azoka arrakastatsua Zumaiako Alondegian

Categories: Ekitaldien antolaketa, ingurumenari loturiko ekitaldiakAuthor:

Otsaileko lehen asteburuan egin zen Zumaiako Alondegian Eskuz esku bigarren eskuko azokaren bosgarren edizioa, Arazin sorreratik kudeatzen dugu Zumaiako Udalaren proiektua. Aurtengo edizioan, 2.000 produktu baino gehiago jarri ziren salgai, eta haietako 959 saldu ziren. Guztira, 2.500 eurotik gorako irabaziak lortu zituzten produktuak salgai jarri zituzten 57 pertsonek Eta batez ere, helburu nagusia lortu zen: herritarren parte-hartzeari esker, zenbait produkturen bizitza luzatzea eta, ildo horretan, berrerabilpena sustatzea eta hondakinen sorrera murriztea.

Zumaiako Bigarren eskuko azoka Read more →

15 urteko ibilbidea elkarlanean ospatu dugu. Urte berri on, eta on egin!

Categories: -1. Web komunikazioa, Diseinu eta seinaleztapen lanak, Ekitaldien antolaketa, Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak, Museoen kudeaketa eta dinamizazioaAuthor:

Aurten 15 urte bete ditugu Arazin, eta urteurrena modu berezian ospatu genuen joan zen astelehenean enpresako langileok. Zarauzko elkarte batean bildu, eta bazkaria guztion artean prestatu genuen. Bazkaria prestatzea baliatu genuen gure proiektuak egiteko erabiltzen dugun lan-prozedura langile guztiek batera aplikatzeko. Ariketa interesgarria izan zen, Arazik hainbat zentro kudeatzen dituenez, lantalde guztia apenas elkartzen delako. Bazkaria prestatzeaz gain, lehiaketa ere antolatu genuen, bizigarri moduan.

Arazi-enpresa-bileraGabonak ate joka ditugu, eta ohikoak dira data hauetan enpresa-bazkariak. Kasu askotan, San Tomas aurreko ostirala agendan apuntatu, eta parranda-giroan egiten dira otorduok. Arazin, ordea, hainbat lan-ildo jorratzen ditugunez, lantalde osoa elkartzeko egun egokiena astelehen eguerdia suertatu zen. Besteak beste, Ekainberri, Lili Jauregia eta Algorri kudeatzen ditugu, eta ordutegi zabal bat dugu betetzeko; ondorioz, ia uneoro ari da enpresako langileren bat lanean. Iritsi ere, mahaian eserita geundenean iritsi ziren batzuk, goizeko eginbeharrak beteta. Read more →

Busti lankideekin

Categories: Ekitaldien antolaketa, kirol ekitaldiakAuthor:

Arazin sustatzen dugun NikTri proiektuaren barruan, eta Adegirekin lankidetzan, Enpresentzako Igeri-zeharkaldi bat antolatu dugu datorren irailaren 22an, Donostiako Kontxako hondartzan. Deialdia EAEko eta Nafarroako enpresei luzatzen diegu, eta lasterketaren helburu nagusia da ohitura osasungarriak eta aktiboak bultzatzea gero eta sedentarioagoa den gizartean.

faldoia_igeriketafroga Read more →