Archive

Archive for category: kultur ekitaldiak

Lili Jauregiko turismo-eskaintza gaur aurkeztuko dugu

Categories: kultur ekitaldiak, Museoen kudeaketa eta dinamizazioa, turismoa sustatzeko ekitaldiakAuthor:

Benetako eszenario eta pertsonaia historikoekin, eta hezur-haragizko aktore baten dramatizazioarekin egingo dugu gaur Zestoako Lili Jauregiko turismo-eskaintzaren aurkezpena. Hemendik aurrera urte osoan zehar joan ahal izango du nahi duenak Agur Lili antzerki-obra ikustera. Ohiko bisitatik areago, antzerkiaren bizipenari ondare zabal baten balio erantsia ematen dion lana da. Andre Madalen pertsonaia historikoaren gidaritzapean, bisitariak ikus-entzule aktibo bihurtuko dira.

Informazio osoa: www.lilijauregia.com

VI. Erromatar Jardunaldiak – Zarauzko Arte eta Historia Museoa

Categories: Ekitaldien antolaketa, kultur ekitaldiak, Museoen kudeaketa eta dinamizazioaAuthor:

Arazik kudeatzen duen Zarauzko Arte eta Historia Museoak antolatuta, abuztuaren 19an eta 20an egin zituzten VI. Erromatar Jardunaldiak. Urtetik urtera hazten ari den ekintza da, eta aurten ere harrera beroa izan zuen. Bi egunetan zehar duela duela 2.000 urteko erromatarren eta zarauztarren elkarbizitza nolakoa zen erakustea da jardunaldien helburua. Santa Maria la Reala museora bisita gidatuak, jokoak eta tailerrak, zarauztar herritarrek egindako Barduliarrak antzerkia, edo barduliar erara prestatutako arkumea ikusi, entzun eta dastatu ahal izan zituzten bertaratutakoek.