Archive

Archive for category: kirol ekitaldiak

Gabonetan ere triatloia praktikatzeko aukera izango dute gazteek II NIK TRI Negulekuetan

Categories: Ekitaldien antolaketa, haurrei zuzenduriko ekitaldiak, kirol ekitaldiakTags: , , , Author:

9-14 urte arteko 30 gaztek abenduaren 26tik 30era ospatuko diren triatloi negulekuetan parte hartzeko abagunea izango dute 2016 urteari amaiera ezin hobea emanez.

Bigarren urtez jarraian eta NIK TRI ekimenaren baitan, Getariako Askizu aterpetxean triatloi negulekuak ospatuko dira urtearen hondarrean. 18 urtez heziketa eta kudeaketa arloan lanean diharduen Arazi enpresa batetik eta Fitgüne, Hektor Llanos-en kirol aholkularitza enpresa, bestetik, dira NIK TRI ekimenaren sortzaile eta arduradunak. 2013 urteaz geroztik, triatloiaren gizarteratze zein sustapenerako hainbat jarduera burutzen dihardute eta, II NIK TRI Negulekuekin, 2016ko jarduerei amaiera on bat emateko asmoa dute.

Hala, eskainitako tokien erdiak dagoeneko bete dira baina, oraindik badago beste 15 gazterentzat lekua. 5 eguneko triatloi neguleku hauetan kirola eta aisialdia uztartuko dira, partaideentzako ekintza dibertigarriak burutuz. Bertan, Nik Tri Triatloi Elkarteko hainbat kirol hezitzailek jardungo dute gaztetxoekin lanean, beti ere Hektor Llanos triatloilari handiaren zuzendaritzapean.

Izen-emate eta informazio guztia: www.niktri.eus  eta 943833641. Read more →

EKAINFEST 2016 eta historiaurreko olinpiadak

Categories: Ekitaldien antolaketa, kirol ekitaldiak, kultur ekitaldiak, Museoen kudeaketa eta dinamizazioaTags: , , , , , , Author:

Badator ‘Ekainfest 2016’:

Ekainfest 2016 egitarau zabalaz eta indartuaz dator. Zazpigarren edizio hau ekainaren 12an egingo da. Historiaurreko bizimoduaz eta xarmaz gozatzeko festagune bihurtuko da Zestoa egun osoa. Ekaingo koban duela 14.000 urte zaldi ikusgarriak marraztu zituztenei omentzeko eguna da, eta gure arbasoen bizimoduaren xarma ezagutzeko eta horien historiaurreko bizimodua goratzeko eguna da Ekainfest.

Zestoako Udalaren babesarekin, Ekainberri, Lili Jauregia, Sastarrain baserri eskola, Zestoako Bainuetxea, Zestoako tabernariak eta Zestoako interpretazio eskola ari dira elkarlanean. Araziko antolaketa taldeak hilabeteak daramatza lanean egitarau zabala eta ikusgarria antolatzeko helburuarekin. Read more →

II. TRIATLOI GOIZAK PAZKO ASTEAN 2016 (Donostian)

Categories: Ekitaldien antolaketa, haurrei zuzenduriko ekitaldiak, kirol ekitaldiakTags: , , , Author:

Ekitaldi berri bat plazaratu dugu:
II. TRIATLOI GOIZAK PAZKO ASTEAN 2016 (Donostian)

Read more →

Festa-giroa nagusitu zen Araziren NIK TRI egitasmoaren baitan ospatutako Busti lankideekin eta Busti lagunekin frogetan

Categories: Ekitaldien antolaketa, haurrei zuzenduriko ekitaldiak, kirol ekitaldiakAuthor:

Festa-giroa nagusitu zen Araziren NIK TRI egitasmoaren baitan ospatutako Busti lankideekin eta Busti lagunekin frogetan. Bi frogak Irailaren 28an ospatu ziren Kontxako badian.

Busti lagunekin izan zen lehen saioa. 5 eta 14 urte bitarteko haurrentzako eta gazteentzako uratloiak egin zituzten, adinaren arabera antolatutako kategoriatan. Distantzia ere adinaren arabera egokitu zen. Partaide guztiak oso ondo moldatu ziren hala uretan, nola korrika, eta helburu nagusia, ondo pasatzea alegia, lortu zutela bistakoa da.

Enpresentzako Busti lankideekin igeri-lasterketan aritu zirenek, berriz, 1.000 metroko ibilbidea osatu zuten Kontxako Badiaren barruan. Taldeak osatzeko baldintza zen hiru taldekideak enpresa berekoak izatea. Hiru kategoriatan banatu ziren taldeak: gizonezkoak, emakumezkoak eta mistoa. Froga osatzeko baldintza bakarra zen taldekide guztiek batera egitea ibilbidea.

Dortsalak jasotzeko unetik hasi eta sari-banaketa arte giro ederra izan zen bertan, jan-edanaren eta musikaren bueltan.

Ezagutu Araziren NIK TRI egitasmoa: triatloi eskola, triatloi frogak, e.a.

Busti lankideekin

Categories: Ekitaldien antolaketa, kirol ekitaldiakAuthor:

Arazin sustatzen dugun NikTri proiektuaren barruan, eta Adegirekin lankidetzan, Enpresentzako Igeri-zeharkaldi bat antolatu dugu datorren irailaren 22an, Donostiako Kontxako hondartzan. Deialdia EAEko eta Nafarroako enpresei luzatzen diegu, eta lasterketaren helburu nagusia da ohitura osasungarriak eta aktiboak bultzatzea gero eta sedentarioagoa den gizartean.

faldoia_igeriketafroga Read more →