Archive

Archive for category: kirol ekitaldiak

Irailaren 16ean egin ZANBULLA!

Categories: Ekitaldien antolaketa, kirol ekitaldiakTags: , , , , , Author:

Atzo, Irailak 5, “Zanbulla” ekitaldia aurkeztu zen Donostiako GU diskotekan. Bertan Mikel Sarriegi (Adegi), Ager Lasurtegi (DV), Joxe Murua (Laboral Kutxa) eta gure lankidea Amaia Isasti bildu ziren irailaren 16ean Kontxako hondartzan ospatuko den kirol probaren berri emateko. 

Goiz borobila izango da eta haur, gazte zein helduk parte hartzeko aukera izango dute. Lehenik haurren Uratloi Txikia burutuko da 9:30etan eta ondoren “Zanbulla”-ren ordua izango da, 11:30etan.

Honetan lagun artean edota enpresa bezela har daiteke parte hiruko taldeak osatuz eta 750m eta 1500m-ko distantzien artean aukeratu daiteke. Horrez gain 350m-ko aurre erronka dago, probarako martxan jartzeko aitzaki ezin hobea izanez.

Informazion gehiago jaso nahi baduzue kontsultatu ZANBULLA ekitaldiaren webgunea.

Kobaz Koba Trail 2018, 500 korrikalari baino gehiago lehen gizakiaren bidea jarraituz

Categories: Ekitaldien antolaketa, ingurumenari loturiko ekitaldiak, kirol ekitaldiakTags: , , , , , Author:

Pasa den igandean, otsailak 18, Kobaz Koba Trail lasterketaren 3. edizioaren antolaketan parte hartu zuen Arazik, Agiro Mendi Klubarekin elkarlanean. Kirol proba hau Zestoako inguru ederretan barrena kokatzen da eta aurten partaide kopuruak gora egin du, 500 korrikalarira iritsiz, dortsalak agortu direlarik. 

Kobaz Koba Trail-ek bi ibilbide desberdin eskaintzen ditu, bata Artzei, 13km-koa eta bestea Zaldei, 25km-koa. Horrez gain naturarekin harreman zuzenagoa bizi nahi dutenentzako Barefoot Naturalki Minimal Runner kategoria eskaintzen da, non partaideak oinutsik edo oinetako minimalistekin joan beharra duen.

Aurtengo irabazleak Zaldei ibilbidean Uxoa Irigoyen Odriozola getariarra eta Julen Martinez de Estibaliz barrundiarra izan dira eta Artzei ibilbidean berriz Vanessa Pelaez Martinez andoaindarra eta Xabi Lete Blain oñatiarra. Barefoot kategorian Zaldei bidean  Egoitz Asuabarrena Zipitria izan dugu lehena eta Artzei bidean Pablo Juaristi San Jose.

Natura eta historiaurrea uztartzen dituen lasterketa honi buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu bisitatu Kobaz koba Trail-en webgunea.

 

II. NIK TRI UDALEKUAK AROTZ-ENEAN 2017

Categories: Ekitaldien antolaketa, haurrei zuzenduriko ekitaldiak, kirol ekitaldiakTags: , , , , , , Author:
Abuztuak 7an Arotz-Enea aterpetxean elkartu ginen Nik Tri udalekuetan triatloiaz gozatu, euskaraz hitz egin eta ongi pasatzeko irrikan geunden 9-14 urte bitarteko hainbat gaztetxo. Igaro dugun astea zoragarria izan da, nahiz eta eguraldiak ez digun asko lagundu. Goizetan triatloi ekintzat landu ditugu eta arratsaldeetan berriz, aisialdiko ekintzak izan dira nagusi. Abuztuak 12an, azken egunean, aste osoan zehar landutakoa praktikan jartzeko aukera izan genuen. Gehiengoentzat gure lehen triatloia izan zen. Nekatu ginen bai, baina zeinen dibertigarria!

 Egonaldian gertatu zaizkigun gauza guztiak hitzez adierazi ezin ditugunez, bideo bat sortu dugu gure esperientzia barrutik ikus dezazuen. Ea ikusten guk parte hartzen bezainbeste gozatzen duzuen:

https://www.youtube.com/watch?v=gPEPSkopvhM

Pazko Asteaz gozatu dugu triatloia euskaraz praktikatuz

Categories: Ekitaldien antolaketa, haurrei zuzenduriko ekitaldiak, kirol ekitaldiakTags: , , , Author:

Apirilak 18-21 bitartean #izanniktri III. Triatloi goizak Pazko astean 2017 egonaldia ospatu dugu Nik Tri Lagunak. Egunero 10:00etan Hegalak zentroan elkartu gara, eta 13:00ak arte denbora nahikoa izan dugu lagun berriak egin, triatloia praktikatu eta baita tranpa txiki batzuk egiteko ere, baina batez ere, opor egunak gozatzeko.
Read more →

NIK TRI ekimenean 2017a gogotsu eta ilusioz hasi dugu

Categories: Ekitaldien antolaketa, kirol ekitaldiakTags: , , , Author:

2016 urtea II. Nik Tri Negulekuekin batera joan zitzaigun, eta denbora galdu gabe Askizun bildu ginen denok elkarrekin 2017 urteari ongietorri beroa emateko.

Denboraldi berria gogotsu eta indarrez hasteko asmoz, Aretxabaletako 100×100 igeriketako proban hartu genuen parte beste hainbat taldeekin batera. Giro aparta izan genuen, izugarri gozatu genuen, baina tira, onartu beharra dago oraindik badugula zer hobetua igeriketa arloan. Read more →

Martxan gara jada KOBAZ KOBA TRAILaren 2. edizioaren prestaketa lanekin

Categories: Ekitaldien antolaketa, kirol ekitaldiakTags: , , , , , , Author:

2017ko Otsailak 12an, Zestoan, 9:30etatik aurrera bi lasterketa ospatuko dira: ARTZEI BIDEA 16km-takoa eta ZALDEI BIDEA 25km-takoa. Abenduak 16an zabalduko dira izen-emateak kirolprobak.com gunean. 460 plaza besterik ez dira zabalduko, beraz, adi ibili!

Probaren inguruko informazio osoa : http://www.kobazkobatrail.com/ webgunean eta Facebook orrialdean https://www.facebook.com/kobazkobatrail/ .