Archive

Archive for category: haurrei zuzenduriko ekitaldiak

Festa-giroa nagusitu zen Araziren NIK TRI egitasmoaren baitan ospatutako Busti lankideekin eta Busti lagunekin frogetan

Categories: Ekitaldien antolaketa, haurrei zuzenduriko ekitaldiak, kirol ekitaldiakAuthor:

Festa-giroa nagusitu zen Araziren NIK TRI egitasmoaren baitan ospatutako Busti lankideekin eta Busti lagunekin frogetan. Bi frogak Irailaren 28an ospatu ziren Kontxako badian.

Busti lagunekin izan zen lehen saioa. 5 eta 14 urte bitarteko haurrentzako eta gazteentzako uratloiak egin zituzten, adinaren arabera antolatutako kategoriatan. Distantzia ere adinaren arabera egokitu zen. Partaide guztiak oso ondo moldatu ziren hala uretan, nola korrika, eta helburu nagusia, ondo pasatzea alegia, lortu zutela bistakoa da.

Enpresentzako Busti lankideekin igeri-lasterketan aritu zirenek, berriz, 1.000 metroko ibilbidea osatu zuten Kontxako Badiaren barruan. Taldeak osatzeko baldintza zen hiru taldekideak enpresa berekoak izatea. Hiru kategoriatan banatu ziren taldeak: gizonezkoak, emakumezkoak eta mistoa. Froga osatzeko baldintza bakarra zen taldekide guztiek batera egitea ibilbidea.

Dortsalak jasotzeko unetik hasi eta sari-banaketa arte giro ederra izan zen bertan, jan-edanaren eta musikaren bueltan.

Ezagutu Araziren NIK TRI egitasmoa: triatloi eskola, triatloi frogak, e.a.

Ondarearen dibulgazioa eta komunikazioa sortzen

Categories: -1. Web komunikazioa, 360º argazkiak, Diseinu eta seinaleztapen lanak, Ekitaldien antolaketa, gida lanak eta bisita gidatuak, Grafismoa eta ilustrazioak, haurrei zuzenduriko ekitaldiak, Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak, ingurumenari loturiko ekitaldiak, Karteleria: flyer, eskuorriak, Museoen kudeaketa eta dinamizazioa, Panel eta seinaleak, QR kodeak, Sin categoría, turismoa sustatzeko ekitaldiak, unitate didaktikoakAuthor:

Araziren lan-esparru zabalean, LurTurismoa da proiektu transbertsalenetako bat. Bere baitan hartzen ditu hezkuntza, ondarea, komunikazioa, dibulgazioa edo diseinuaren moduko eremuak. Zehazki, Lur Turismoan egiten duguna da ondarea interpretatzea, hari balioa emanda, herritarrei eta bisitariei dibulgatzeko. Horretarako, herri edo toki bateko ondare-elementu garrantzitsuenak aztertzen ditugu, jasotako material guztiarekin istorio bat sortzeko, eta istorio horrekin artikulatzen dugu gerora sortutako materiala. Izan ere, komunikazioa da gure lanaren funtsa, eta horretarako ezinbestekoa suertatzen zaigu kontaketa bat sortzea, sortutako materialari balio erantsia emateko. Bide horretan, zenbait fase garatzen ditugu, eta Amezketan amaitu berri dugun Fernandoren Txokoak ibilbidearen garapenaren bitartez azalduko dizkizuegu:
Read more →

Gabonak iraunkortasunez apaindu ditugu aurten ere

Categories: Diseinu eta seinaleztapen lanak, Ekitaldien antolaketa, haurrei zuzenduriko ekitaldiak, Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak, ingurumenari loturiko ekitaldiak, Jardunaldi antolaketa, unitate didaktikoakAuthor:

Beasaingo eta Urretxuko zenbait ikastetxetako haurrak aritu dira beren herria atontzen, birziklatutako eta berrerabilitako materialekin egindako apaingarriekin. Araziren Gabonetako apaingarri iraunkorren proiektua izaten ari den arrakastaren erakusgarri, laugarren urtez jarraian aritu gara hezkuntza eta ingurumena uztartzen dituen proiektu honetan lanean.


2012-2013 ikasturteko lehen hiruhilekoan, hondakinak gutxitzeko beharraz kontzientzia hartzeko unitate didaktikoaren barruan, berrerabilpena eta birziklatzea lantzeko proiektu sortzaile hau landu zuten Urretxuko eta Beasaingo zenbait ikaslek. Apaingarriak egiteko material nagusiak izan ziren CDak eta plastikozko ur-botilak.

Araziko diseinatzaileek egindako diseinuekin, eta sormen eta imajinazio pixka batekin, apaingarri ederrekin erakutsi dute 1.500 bat ikaslek geure planeta zaintzeko bizi-ohiturak aldatzea ezinbestekoa dela.

 

Gabon arduratsuak Beasainen 2012 (Flickr)

Gabon arduratsuak Urretxun 2012 (Flickr)