Categories: Ekitaldien antolaketa, haurrei zuzenduriko ekitaldiak, kirol ekitaldiakTags: arazi, nik tri, triatloi eskola, triatloi probakAuthor: arazi9-14 urte arteko 30 gaztek abenduaren 26tik 30era ospatuko diren triatloi negulekuetan parte hartzeko abagunea izango dute 2016 urteari amaiera ezin hobea emanez.
Bigarren urtez jarraian eta NIK TRI ekimenaren baitan, Getariako Askizu aterpetxean triatloi negulekuak ospatuko dira urtearen hondarrean. 18 urtez heziketa eta kudeaketa arloan lanean diharduen Arazi enpresa batetik eta Fitgüne, Hektor Llanos-en kirol aholkularitza enpresa, bestetik, dira NIK TRI ekimenaren sortzaile eta arduradunak. 2013 urteaz geroztik, triatloiaren gizarteratze zein sustapenerako hainbat jarduera burutzen dihardute eta, II NIK TRI Negulekuekin, 2016ko jarduerei amaiera on bat emateko asmoa dute.
Hala, eskainitako tokien erdiak dagoeneko bete dira baina, oraindik badago beste 15 gazterentzat lekua. 5 eguneko triatloi neguleku hauetan kirola eta aisialdia uztartuko dira, partaideentzako ekintza dibertigarriak burutuz. Bertan, Nik Tri Triatloi Elkarteko hainbat kirol hezitzailek jardungo dute gaztetxoekin lanean, beti ere Hektor Llanos triatloilari handiaren zuzendaritzapean.
Izen-emate eta informazio guztia: www.niktri.eus eta 943833641. Read more →