Archive

Archive for category: Ekitaldien antolaketa

LILI JAUREGIA, UROLAKO ALTXORRA

Categories: Bisita gidatuakTags: , , , Author:

Larunbatean El Diario Vascok bere asteburuko FIND gehigarrian Zestoan kokatzen den Lili Jauregiaren inguruko artikulua argitaratu zuen. 

Bertan izan ditzakegun bizipenen berri eman zigun egunkariak, baita Andre Madalenen pertsonaiaren bitartez bisitaria XVII.mendeko amaierara eramaten duen bisita gidatuei buruzko informazioa ere. 

Historiaz betetako eraikin honek gordetzen dituen sekretuak ezagutu nahi badituzue informazio gehiago Lili Jauregiaren webgunean topa dezakezue.

Lili Jauregia Diario Vasco

EKAINFEST 2018: historiaurrearen xarma bizitzen

Categories: Ekitaldien antolaketaTags: , , , Author:

Pasa den ekainaren 23an Ekainfest 2018 ospatu zuten Ekainberriko lagunek Zestoan. 

Egitartau zabala antolatu zuten gazte zein heldu animatze asmoz, baita lortu ere. 

Antolatutako ekitaldien artean Ekainberriko V. historiaurreko olimpiadak izan ziren eta bertan Ekain, Santimamiñe, Altxerri, Praileaitz eta Danbolinzulo kobetako historiaurreko ordezkariak lehian ibili ziren proba ezberdinetan.

Altxerri izan genuen garaile, historiaurreko ordezkari finena izendatu zutelarik. 

Ikusi ondorengo argazkietan Ekainberrin larunbatean bizitako giro paregabea:

Ekainfest 2018Ekainfest 2018Ekainfest 2018Ekainfest 2018Ekainfest 2018Ekainfest 2018Ekainfest 2018

Zarauzko Zurekin ostalarien elkarteak kanpaina berria jarri du martxan

Categories: Jardunaldi antolaketaTags: , , , , , Author:

Zarauzko Zurekin ostalarien elkarteak kanpaina berria hasi du, elkarteko parte diren taberna, jatetxe eta hoteletan kontsumituta parte hartzeko aukera dagoelarik.  Read more →

IGERRAK KOMUNITATEAREN TOPAKETA ZUMAIAN

Categories: Bisita gidatuakTags: , , , , Author:

Ekainaren 9an IGERRAK, euskal instagramer komunitateak, topaketa antolatu zuen eta eguna Zumaian igaro zuten. Read more →

EKAINBERRIREN 10. URTEURRENA: UDAKO IKASTAROAK

Categories: Ekitaldien antolaketa, Jardunaldi antolaketaTags: , , , , , , Author:

Ekainberrik, bere hamargarren urteurreneko ospakizunen artean, udako ikastaroa antolatu du Euskal Herriko Unibertsitatearen eskaintza barnean. Kongresu hau Europan dauden arte labarra duten haitzuloen lau errepliken ordezkarien ponentzien bidez egingo da.

Read more →

Santa Marina auzoko jaietan haurrentzako tailerrak

Categories: haurrei zuzenduriko ekitaldiakTags: , , , , , Author:

Pasa den igandean, Maiatzak 13, Santa Marina jai batzordea eta Araziko kideak elkarlanean aritu ginen Santa Marina auzoko jaietan, haurrentzako tailerren antolaketan.

Read more →