Ice Age Europe Meeting: Izotz Aroko europear museoen topaketa

Pasa den asteko ostegunetik igandera (martxoak 15-18) bitarte Ice Age Europe Meeting topaketa ospatu da, non europako Izotz Aroko museo nabarienak elkartu diren.
Read more →

Ekainberriren 10.urteurrena: Ice Age Europe erakusketaz gozatzeko aukera paregabea

Ekainberriren 10. urteurrena dela eta martxoaren 15-18 bitartean Ice Age Europe Meeting ospatuko da,  non Izotz Aroko europear museo nabarienek topo egingo duten. Bilerak Gordailuan burutuko dira Ekainberrira bixitak izango dira. Read more →

STARTinnova programaren VI.edizioa: gazteen artean jarrera ekintzaileak sustatzeko ekimena

STARTinnova ekimenaren seigarren edizioa ospatu da 2017-2018 ikasturtean eta Arazi Euskadi eta Madrideko programaren jarraipena eta kudeaketa lana burutzeaz arduratu da kurtso osoan zehar.

Read more →

Amona Maria delicatessen webgune berria

Amona Maria delicatessen webgunea eguneratu dugu, gailu ezberdinetara egokituz eta diseinu gaurkotuagoa emanez.

Online denda albo batera utziz,  bertaratzeko gogoa piztuko duen webgunea sortu dugu,  bisitaria bertan eskaintzen diguten esperientzia paregabeaz disfrutatzera eramango duena.

Read more →

Itsasoa eta arrantza ezagutzeko egonaldietan ikasi eta gozatu dute 1.851 ikaslek 2017. urtean

Euskal Itsasoa programa didaktikoak itsasoa eta arrantza jasangarria lantzeko aukera eskaintzen die 3-18 urte bitarteko ikasleei, egun bat, bi edo hiru eguneko egonaldiak eskainiz. 2017. Urtean 2.001 hartzaile izan ditu, horietako 1.851 ikasleak izan dira, eta gainontzeko 150, irakasleak.

Egonaldiak euskara hutsean burutu dira Urola Kostako herrietan barneratuz. Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian ingurua bertatik bertara ezagutzeko ekintzak antolatu dira, heriotzarik gabeko arrantza saioa eta itsasontziko irteera gidatua arrakastatsuenak izan direlarik.

Itsasoaren ezagutza ezinbestekoa da gure eguneroko bizitzan hartu beharreko erabakiak jasangarriak izan daitezen: ingurumenaren inguruko ardura, elikadura osasuntsua, ekonomia iraunkorra, hondakinen kudeaketa, klima aldaketa, etabar.

Irakasleen balorazioa 9 puntukoa izan da (0tik 10era), ikasleei eskainitako egitaraua, ingurua eta hezitzaileek erabilitako metodologia puntu baloratuenak izan direlarik. Programa didaktikoa curriculumarekin bateragarria da eta ikasleen adinaren arabera egokitzen da.

euskal itsasoa

Kobaz Koba Trail 2018, 500 korrikalari baino gehiago lehen gizakiaren bidea jarraituz

Pasa den igandean, otsailak 18, Kobaz Koba Trail lasterketaren 3. edizioaren antolaketan parte hartu zuen Arazik, Agiro Mendi Klubarekin elkarlanean. Kirol proba hau Zestoako inguru ederretan barrena kokatzen da eta aurten partaide kopuruak gora egin du, 500 korrikalarira iritsiz, dortsalak agortu direlarik. 

Kobaz Koba Trail-ek bi ibilbide desberdin eskaintzen ditu, bata Artzei, 13km-koa eta bestea Zaldei, 25km-koa. Horrez gain naturarekin harreman zuzenagoa bizi nahi dutenentzako Barefoot Naturalki Minimal Runner kategoria eskaintzen da, non partaideak oinutsik edo oinetako minimalistekin joan beharra duen.

Aurtengo irabazleak Zaldei ibilbidean Uxoa Irigoyen Odriozola getariarra eta Julen Martinez de Estibaliz barrundiarra izan dira eta Artzei ibilbidean berriz Vanessa Pelaez Martinez andoaindarra eta Xabi Lete Blain oñatiarra. Barefoot kategorian Zaldei bidean  Egoitz Asuabarrena Zipitria izan dugu lehena eta Artzei bidean Pablo Juaristi San Jose.

Natura eta historiaurrea uztartzen dituen lasterketa honi buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu bisitatu Kobaz koba Trail-en webgunea.