Santa Marina auzoko jaietan haurrentzako tailerrak

Pasa den igandean, Maiatzak 13, Santa Marina jai batzordea eta Araziko kideak elkarlanean aritu ginen Santa Marina auzoko jaietan, haurrentzako tailerren antolaketan.

Read more →

Eskolako Agenda 21, Zestoako Udal Batzarra

Maiatzaren 9an, Zestoako Eskolako Agenda 21ean parte hartzen duten 2 ikastetxeen ikasle ordezkariak udaletxean udal ordezkariekin elkartu ziren udalbatzarra ospatzeko. Hala, Josetxo Mendizabal alkateak, bertaraturiko ikasleei ongietorria eman ondoren, ikasturtean zehar ikasleek buruturiko azterketen emaitzaren berri izan zuten udal ordezkariek.

Read more →

Nik tri #izanezberdin udalekuak 2018: Triatloia euskaraz

Udaleku ezberdin batzuk aurkezten dizkigute NIK TRI eta #IZANEZBERDIN ekimenak bateraturik. Urtetik urtera errepikatzen dute formula bera, eta bere etekinak ematen ari da. Urtetik urtera geroz eta gazte gehiago ditugu triatloi udalekuetan, eta esperientzi hauen ondoren kirol honekin jarraitzea erabakitzen dute askok. Aurten ere 140 plaza ireki dituzte: Txurrukan, Gipuzkoan, 80 plaza (irailak 2-7) eta Arotz-Enean (abuztuak 6-11), Nafarroan, 60 plaza. Pixkanaka ari dira betetzen.

Read more →

#IceAgeEuropeNow erakusketa ibiltaria Zuloaga plazan

Apirilaren 27an #Ice Age europe Now erakusketa ibiltariaren aurkezpena burutu zen Donostiako Zuloaga plazan. Denis Itxaso, Kulturako Diputatuak, Susana Soto San Telmoko Museoaren zuzendariak eta Juanjo Aramburu Ekainberriko gerenteak inauguratu eta ekainaren 10era arte izango da bertan.

Read more →

Balenciaga museoak bigarren urtez euskal sortzaileentzako txokoa ireki du 

Cristobal Balenciaga museoak aurten ere euskal sortzaileentzako txokoa ireki du. Bertan, deialdi ireki baten birartez aukeratuak izan diren zortzi sortzaileri beraien kolekzioak erakusgai eta salgai jartzeko aukera emango die. 

Read more →

Zumaiako flyscha ezagutzera emateko programa egokitua itsuentzat eta ikusmen murritza duten pertsonentzat

GKN Driveline enpresak gizarte mailan oihartzuna izango duten ekintzak bultzatzen ditu. Horretarako, GKNko langileek urtean zehar egiten duten kirolaren truke enpresak diru kopuru bat ematen du. Azken bi urteetan gaixotasun ezberdinei aurre egiteko elkarteei eman zaie dirua eta hirugarren ekitaldian, herriarekin lotura duen proiektua garatu da.

Read more →