Zarautz App smartphone-aplikazioa egin dugu

Zarautz app

Zarautz app

Joan zen astean aurkeztu zen Zarautzen eskaintza herritaren eta bisitarien eskutan jartzeko egin dugun smartphone-aplikazioa. Zarauzko Udalak eta Zurekin ostalaritza elkarteak eskatuta, dagoeneko deskargarri dago Google Play (Android) eta Itunes (Ipohone) dendetan. Zarauzko jardueren eta zerbitzuen informazio zabala eta zehatza jasotzen du eta uneoro eguneratzen da, GureZarautz webgunearekin bateratuta. Read more →

EUROGAP 2012 FOROA

Atzo Eurogap Foroaren X. edizioan izan ginen. Jakin-mina eragiten duen “El Paño, el Arca y la Web Social” izenburuarekin, Enrique Dansek Sare Sozialen bidezko enpresa-komunikazioaren inguruan emandako aholkuekin gozatu ederra hartu genuen. Kutsu positiboarekin hitz egin zuen etengabe, eta eskertzekoa da hori, bizi dugun garaian batez ere. Read more →

VI. Erromatar Jardunaldiak – Zarauzko Arte eta Historia Museoa

Arazik kudeatzen duen Zarauzko Arte eta Historia Museoak antolatuta, abuztuaren 19an eta 20an egin zituzten VI. Erromatar Jardunaldiak. Urtetik urtera hazten ari den ekintza da, eta aurten ere harrera beroa izan zuen. Bi egunetan zehar duela duela 2.000 urteko erromatarren eta zarauztarren elkarbizitza nolakoa zen erakustea da jardunaldien helburua. Santa Maria la Reala museora bisita gidatuak, jokoak eta tailerrak, zarauztar herritarrek egindako Barduliarrak antzerkia, edo barduliar erara prestatutako arkumea ikusi, entzun eta dastatu ahal izan zituzten bertaratutakoek.

Saerichnites abrutus aztarna fosilaren aurkezpena Algorri Interpretazio Zentroan

Azaroaren 16an Itzurun hondartzako labarretatik ateratako Saerichnites abruptus izeneko aztarna-fosil misteriotsu bat aurkezpen ekitaldia egin zen Algorri Interpretazio Zentroan.

Biotopo Babestuaren eremu osoan arruntak dira iknofosilak, hau da, organismoek beraien jarduera organikoaren (zulaketa, hondeaketa edota narrasduren) eraginez itsas hondoan utzitako aztarnaren fosilak. Fosil hauek izakiok itsaso sakonean bizi zirenean zer nolako portaerak zituzten erakusten digute. Read more →

Gipuzkoa ezagutzeko 6 plan

Gipuzkoako sei plan alternatibo eskaintzen dituen gida osoa diseinatu dugu Arazin.

Ekimen horren oinarrian dago 2009an Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxak sinatu zuten akordioa, hiritarren artean lurraldeko natur baliabide nagusiak ezagutarazteko eta naturara gerturatzeko. Read more →