Zorionak eta urte berri on: 20 urte joan dira baina onena iristear dago! 

Zuhaitzetik eroritako hazi soila bezala ekin genion duela 20 urte…

Lurzoru biluzian ernetzen saiatu ginen eta, lana beltz egin ondoren, sustraiak garatzeko gaitasuna izan genuen. Haien bitartez, poliki-poliki ikasten eta gorpuzten joan ginen, hainbat hostoz osaturiko landaretxoa bilakaturik jada. Konturatzerako 10 urte! Read more →

Arazi ekintzailetasuna sustatuz ikasgeletan STARTinnova proiektuaren bitartez

2018-2019 ikasturtean El Diario Vascoren proiektua den STARTinnovako 7º edizioa ospatzen ari da, ikastetxeetan gazteen artean jarrera ekintzaileak sustatzeko asmoz. ARAZIk programa honen garapenean dihardu lanean eta Euskadi eta Madrileko jarraipen eta kudeaketa lanak burutzea du helburu. 

Ikasturtean zehar hiru hizketaldi digital burutu dira eta ekintzaile ugari izan ditugu partaide. Hauetako bakoitza ikastetxe batera gerturatu da burututako lan proeiktuaren inguruan hitzegin eta ikasleekin solasaldi bat ospatzera. Gainera, hauek sortzen ari diren proiektu berrietan izan ditzaketen hainbat galderari erantzuna emateko aukera ere izan dute. 

Parte hartzen duten ikastetxe guztiek streaming bidez topaketa hauen unean uneko jarraipena egiteko aukera izan dute. 

DVk argitaratutako albiste honetan Haritz Zabaleta, FESIA TECHNOLOGY startup-aren sortzaileak Antigua-Luberri ikastetxean emandako hizketaldiaren berri dugu.

ARAZI IDEIAK BOROBILTZEN – Berdintasuna gizarteratzen

2018 urtean zehar ARAZIk organizazioaren barne kudeaketa hobetzeko ahalegin berezia egin du, datozen urteetan bide berdinetik jarraitzeko konpromezu irmoa hartuaz. Pixkanaka ereindako fruituak jasotzen hasi garen une honetan, genero berdintasunaren arloan, Berdintasun Plana lantzearekin batera, Erantzunkide Enpresa Sarean sartu izana elkarbanatu nahi dugu zuekin. 

Gure enpresaren DNAn dugu berdintasuna barneratuta, lantalde anitza da gurea disziplina zein genero aldetik. Gure helburu nagusienetako bat berdintasuna erakunde barrutik gizarteratzera eta gure eragile guztiei zabaltzea da.  

Jarraian gure konpromezua zabaltzeko sortu dugun bideoa duzue.

ARAZI-k Euskalit-ek Kudeaketa Aurreratuari eskaintzen dizkion Euskal Sarietan Aintzatespena lortu du

2008an hasi zen ARAZI kudeaketan bikaintasuna lortzeko bidean lehen urratsak ematen. Hamar urte beranduago bide horretan jarraitzen dugu, Euskalit-eko Kudeaketa Aurreratuko Eredua oinarritzat hartuz. Azaroan jaso dugun kanpo kontrastearen ondoren, atzo Euskalduna Jauregian ospatutako Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariaren ekitaldian aintzatespen gisa diploma jaso genuen.

Read more →

ARAZI IDEIAK BOROBILTZEN EUSKARALDIAREKIN BAT

Arazi Ideiak Borobiltzen-eko kideak ere ahobizi edo belarriprest izango gara 11 egunetan zehar Euskaraldian. 

Euskararekiko gure konpromezua areagotzea dugu helburu, egunerokoan euskara gehiago erabiltzeko ariketa honetan parte hartuz.

Izena eman ez duzuenek animatu Euskaraldian parte hartzera, izan ahobizi edo belarriprest!

ALGORRI INTERPRETAZIO ZENTROAN ITSUENTZAKO MATERIAL BERRIA

Zumaiako GKN Driveline enpresari esker Algorri Interpretazio Zentroaren eskaintza didaktikoa egokitu da ikusmen murritza duten pertsonentzat.

Zentroaren seinaleztapena hobetu eta material didaktiko berria sortu da, erliebezko nahiz brailezko lamina eta irudiekin, kolektibo honek bertako ondare geologikoa hobeto ezagutu dezan. Iadanik martxan da material berriaren erabilera eta harrera beroa izan du erabiltzaileen artean.

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero jarri harremanetan Algorri Interpretazio Zentroko lagunekin, ilusio haundiz laguntzeko prest egongo dira!