NIK TRI: triatloi udalekuetarako prestaketa lanetan gabiltza.

See on Scoop.itARAZI komunikazioa: sarean eta kalean

Irailak 2an martxan izango dugu aurtengo triatloi egonaldia, eta prestaketa lanekin dihardugu.

“Triatloi udalekuak” (Irailak 2tik-6ra):

Hirugarren urtez jarraian, 10-16 urte bitarteko gipuzkoar gazteek triatloiaz gozatzeko egonaldian parte hartzeko aukera izango dute aurten. Irailaren 2tik 6ra, sorpresaz beteriko 5 egun apartak bizi ahal izango dituzte Orio inguruan, Gipuzkoako Triatloi Federazioaren laguntzaz ARAZI eta Hektor Llanos-ek antolaturiko ekimen honetan. 


See on www.niktri.eus

Busti lankideekin

Arazin sustatzen dugun NikTri proiektuaren barruan, eta Adegirekin lankidetzan, Enpresentzako Igeri-zeharkaldi bat antolatu dugu datorren irailaren 22an, Donostiako Kontxako hondartzan. Deialdia EAEko eta Nafarroako enpresei luzatzen diegu, eta lasterketaren helburu nagusia da ohitura osasungarriak eta aktiboak bultzatzea gero eta sedentarioagoa den gizartean.

faldoia_igeriketafroga Read more →

STARTINNOVA sarien itxiera-ekitaldia antolatu dugu

Hezkuntza eta formazio proiektuek osatzen dute Araziren zutabe nagusietako bat. Ildo horren haritik aritu ginen antolatzen maiatzaren 22an egin zen StartInnova sariketaren finala. Lehiaketak jasotako erantzuna bikaina izan zen, eta halako gaztedia ekintzailearekin etorkizuna bermatuta dugula garbi daukagu.

USOF taldeko irabazleak (Argazkia: www.diariovasco.com

Read more →

Zarauzko Udalaren diru-laguntzak: webgunea, errotuluak eta irudi korporatiboa euskaraz

Zarauzko Udaleko Euskara Zerbitzuak herriko enpresentzako eta profesionalentzako diru-laguntza deialdia egin du, enpresek beren burua ezagutzera emateko erabiltzen dituzten euskarriak, digitalak eta fisikoak, euskaraz jartzeko.

ZarauzkoDiruLaguntzak Read more →

NikTri egonaldia Gipuzkoan

Hirugarren urtez jarraian, 10-16 urte bitarteko gipuzkoar gazteek triatloiaz gozatzeko egonaldian parte hartzeko aukera izango dute aurten. Irailaren 2tik 6ra, sorpresaz beteriko 5 egun apartak bizi ahal izango dituzte Orio inguruan, Gipuzkoako Triatloi Federazioaren laguntzaz ARAZI eta Hektor Llanos-ek antolaturiko ekimen honetan.
Udako goxotasuna lagun, Orioko itsasertza hainbat jardueren lekuko izango da. Batetik, triatloian trebatzeko ekintzak burutuko dira, goi mailako triatleten eskutik (Hektor Llanos eta Nerea Murua besteak beste) kirol erakargarri honek gordetzen dituen sekretu guztiak ezagutzeko aukera izango delarik. Bestetik, lagunartean ondo pasa eta ingurunea ezagutzeko hainbat ekintza burutuko dira.
Horrenbestez, kirola eta aisia uztartuko duen egonaldia bilatzen duten gazteek, hementxe dute neurrira egindako aukera bikaina.

 

 

 

por defecto 2013-04-29 a las 09.05.41

Gipuzkoa Foru Aldundiaren IKT diru-laguntzak enpresentzat eta udalentzat

Berrikuntza eta teknologia sustatzeko asmoarekin, irekita daude Informazio eta Komunikazio Teknologietan (IKT) oinarritutako proiektuentzako diru-laguntza eskaerak egiteko epeak, bai enpresentzat, baita udalentzat ere.

Enpresen kasuan, merkatura bideratutako I+B+G proiektuei emango zaie laguntza, eta enpresaren lehiakortasunean aldaketa positiboak eragiteko moduko pizan behar dira. Helburu nagusia da nagusia soluzio informatiko berritzaileak garatzea edo lehendik daudenak plataforma teknologiko berrietara edo merkatu berrietara egokitzea.

Udalei dagokionez, diru-laguntzen helburua da Gipuzkoako udaletan eta tokiko beste erakundeetan administrazio digitalaren garapena bultzatzea. Ildo horretan, herritarren partaidetza aktiboa sustatzeko tresnak eta formazioa garatzeko proiektuek lehentasuna izango dute.

Gipuzkoa IKT diru-laguntzak 2013: Udalak
Gipuzkoa IKT diru-laguntzak 2013: Berrikuntza digitala Enpresak