Archive

Author Archive for: arazi

Gipuzkoa ezagutzeko 6 plan

Categories: Cartelería: flyer, folletos..., Diseño y señalizaciónAuthor:

Gipuzkoako sei plan alternatibo eskaintzen dituen gida osoa diseinatu dugu Arazin.

Ekimen horren oinarrian dago 2009an Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxak sinatu zuten akordioa, hiritarren artean lurraldeko natur baliabide nagusiak ezagutarazteko eta naturara gerturatzeko. Read more →

Zarautz App ETBko Eguraldiaren programan

Categories: APP: aplicaciones para móviles, Comunicación webAuthor:

Dagoeneko lau mila deskarga baino gehiago izan ditu iTunes eta Google Play dendetan Zarautz App aplikazioak, Zarauzko informazio erabilgarria ematen duen smartphone-aplikazioak. Herritarrei eta bisitariei ematen dien komunikazio-zerbitzua areagotzeko Zarauzko Udalak aurrerapauso bat ematea erabaki zuen, eta hala garatu genuen diseinua. 2009an egin genuen GureZarautz webgunetik abiatu ginen edukiak antolatzeko, baina horrez gain, hondartzaren egoeraren uneko informazioa ematen du aplikazioak.

Aste honetan ETBko Eguraldia programarentzat aurkeztu zuten Gari Berasaluze Zarauzko Euskara eta Kultura zinegotziak, eta Amaia Isasti Araziko online-komunikazioko proiektuen buruak.