En ARAZI damos forma a tus ideas:

Somos un equipo de más de 40 profesionales del sector del mediambiente, educación y cultura, diseño y comunicación y llevamos desde 1998 trabajando en la difusión y puesta en valor del patrimonio cultural y natural.
Actualmente Una de nuestra principal línea de trabajo es la gestión y dinamización de centros.

Conoce nuestros proyectos:

Blog de NOTICIAS:

Zumaiako ikasleek herria hobetzeko proposamenak luzatu dizkiote alkateari

“Zumaia Ezagutzen” programa didaktikoaren baitan herriaren bilakaera historikoa aztertu dute Lehen hezkuntzako 5. mailako ikasleek. Zumaiak hiri-gutuna eskuratu zuenetik gaur egun arte bidaia eginez herriko historia ezagutu dute eta haien ondorioak alkateari aurkeztu dizkiote otsailaren 21ean San Jose komentuan ospaturiko bileran.

Ikasgelan girotze saioa eta herriko kaleetan zehar “Denboraren Bila” izeneko jolasa garatu ondoren, etorkizunera begira jarri dira haurrak eta herriaren egoera hobetzeko ideia ugari sortu dira. Itsasoko plastikoak garbitu, herriko parkeak hobetu eta kirol instalazio berriak egiteko beharra nabarmendu dute, ingurumena, euskara, mugikortasuna eta bestelako gaiekin lotura duten proposamenak aurkeztearekin batera. 

Zumaiako Udalaantolatutako ingurumen heziketa programa honetan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek hartzen dute parte. Horrela, Zumaiako Institutuko, Zumaiako Herri Eskolako, Zumaiena Ikastetxeko  eta Oikiako Herri Eskolako 500 ikasle inguruk herriaren ezagutzan sakonduko dute.

Zorionak eta urte berri on: 20 urte joan dira baina onena iristear dago!

Zuhaitzetik eroritako hazi soila bezala ekin genion duela 20 urte…

Lurzoru biluzian ernetzen saiatu ginen eta, lana beltz egin ondoren, sustraiak garatzeko gaitasuna izan genuen. Haien bitartez, poliki-poliki ikasten eta gorpuzten joan ginen, hainbat hostoz osaturiko landaretxoa bilakaturik jada. Konturatzerako 10 urte! Read more →