EAEko ia 2000 ikaslek hartu dute parte ekintzailetasuna helburu duen Start Innova programan

Arazik kudeatzen duen programa da eta sari-banaketarekin amaiera eman berri diote 2019-2020 edizioari

Ikasleen artean ekintzailetza sustatzea helburu duen STARTinnova programaren 2019-2020 edizioaren sari banaketa ospatu berri da. Aurten, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 80 ikastetxetako ia 2000 ikaslek hartu dute parte, Lanbide Heziketakoak zein Batxilergokoak.

Hala, Gipuzkoako ikastetxeen artean, Urretxu-Zumarraga ikastolako Nadut eta MEKA Ikastetxeko Meka-Ibiltzen taldeak nagusitu dira. Araba eta Bizkaiko ikastetxeen arteko lehian, aldiz, Berrio-Otxoa ikastetxeko Berrio 4 eta Mendizabala ikastetxeko Canalones vol y nesa taldeek aurkezturiko proiektuek eskuratu dute lehenengo postua.

El Diario Vascok eta El Correok sustatzen eta Arazik kudeatzen duen programa da Start Innova.

 

Comments are closed.

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!