Nerea Ibañez, Araziko biologak, Algorri Interpretazio Zentroaren nondik norakoak azaldu ditu ETB1-eko Zur eta Lur saioan

Euskal kostaldean kokatzen den Flysch egitura geologikoaren geruzek milioika urtetan Lurra planetan bildutako informazioa gordetzen dute, garai ezberdinetan bizi izandakoaren ideia batzuk emanaz; dinosauroen desagerpena eta horren arrazoiak, klima aldaketak eta polo magnetikoen trukatzea esaterako. Horrek bilakatzen du Zumaia hain ezagun mundu mailan geologiari dagokionean, izan ere, ezinbesteko izan da Lurraren historiaren isilpeko batzuk argitzerako orduan. Algorri Natur Interpretazio Zentroan, adin tarte eta behar guztietarako egokituriko bisitak antolatzen ditugu, naturak eman digun altxor hau eta berak gordetzen duen informazioa ezagutzera emateko helburuarekin. Pasa den astean ETB1-eko ‘Zur eta lur’ saioko lagunen bisita izan genuen Algorrin eta Araziko lankide den, Nerea Ibañez biologoa, elkarrizketatu zuten.
Hemen duzue saioaren esteka: https://www.eitb.tv/es/video/zur-eta-lur/6752/174644/2020-03-12/

Comments are closed.

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!