Martxoaren 8ari bultzada bat eman nahi izan zaio Arazitik, Andre Madalen XVII. mendeko emakume feministaren bisita antzeztuak antolatuz Lili Jauregian

Arazik kudeatzen duen Lili Jauregiak antzezlanak berrabiarazi ditu asteburu honetan eta irekiera ekitaldiak Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan ospatu dira. Hori dela eta, martxoaren 7an, larunbatean, Zestoako emakumeak izan ziren lehen ikusleak, beraiei zuzendutako doako emanaldiak eskaini baitziren, antzezlanaren eta bere protagonista Andre Madalenen izaera feministagatik.

Bi saio eskaini ziren, lehen saioa 16:30etan euskaraz, eta bigarrena 17:30etan gaztelaniaz eta zestoarrek oso erantzun ona eman zuten, bi saioak bete baitziren. Bestalde, martxoaren 8an, publiko orokorrari zuzendutako saioak egin ziren, betiko prezio eta ordutegian.

Bisita antzeztuak

Bisita antzeztua Lili Jauregiko eszenatoki eta pertsonaia errealen fusio bat da eta bakarrizketa antzeztu baten bitartez, Lilitarren jauregiko azken bizilagunak, Andre Madalenek berak, 1678.urtera eramaten ditu bisitariak. Aipatu behar da, Lili familia, garai hartan euskal emakumeek zuten boterearen eta erabakitzeko eskubidearen adierazgarri dela eta antzezlan honetan, Andre Madalenek, guzti hori azaltzen dio ikuslegoari, jauregiko gela eta areto ederrak erakusten dituen bitartean.

Comments are closed.

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!