ARAZIK BULEGO BERRIA DU

Inoiz baino ilusio handiagoarekin heldu diogu Araziko lantaldeak etapa berri honi

Arazi enpresak aldaketa handi batekin eman dio hasiera 2020.urteari, bulego berriarekin hain zuzen, Zarauzko Nafarroa kaleko 37 zenbakira aldatu baikara. Arazi, hazitzen eta berritzen ari den enpresa da, eta bulego aldaketa horren adierazgarri da. Araziko lantalde osoak inoiz baino ilusio handiagoarekin heldu diogu etapa berri honi eta bulego berriaren irekiera ospatzeko inaugurazio ekitaldia egin dugu familiarteko eta lagunekin.

1998an sortu zen Arazi eta geroztik ondare kulturala eta naturala balorean jartzen ibili da lanean buru-belarri. Horretaz gain, hezkuntza, komunikazioa eta ingurumena ardatz dituzten hamaika proiektu ere borobildu ditugu 21 urteko ibilbide aberasgarri honetan.
Egun, gizarteko esparru ezberdinetan aditu diren 45 profesionalek osatzen dugu Arazi.

Arazin, aurrerantzean ere, bide beretik lanean jarraituko dugu, gizartearekiko dugun konpromisoari estuki loturik eta erronka eta proiektu berriei ekiteko desiratzen.

arazi-bulegoa-w

Comments are closed.

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!