ARAZIK URREZKO BIKAIN ZIURTAGIRIA LORTU DU

ARAZI Ideiak Borobiltzen sortu zela 20 urte bete diren honetan, beste urrats bat eman du gizartearekiko eta euskararekiko duen konpromisoan. 2019ko ekainaren 14an, ARAZIk URREZKO BIKAIN ZIURTAGIRIA lortu du, Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen Euskararen Kalitate Ziurtagiri gorena.

BIKAIN ebaluatzaile taldeak, ARAZI-n euskarak duen presentzia, erabilera eta kudeaketa neurtu ditu. Hala, Erreferentzia Marko Estandarrean (EME) jasotako adierazleak aztertu dituzte, eta ARAZIk ebaluazio horretan, maila gorena lortu du.

Beraz, ZORIONAK LANTALDE GUZTIARI eta euskararen erabilera areagotzeko bidean aurrera jarrai dezagun!!

Comments are closed.

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!