ARAZI garapen jasangarria sustatuaz Eskola Agenda 21 programaren bitartez

ARAZIko lantaldeak urteak daramatza hezkuntza proiektu honetan murgildurik eta dagoeneko esperientzia zabala du. Aurtengo ikasturtean Bergara, Aretxabaleta eta Oñatiko eskolekin elkarlanean dihardugu udalerriko diagnostiko bat burutu eta garapen jasangarriaren bidean ikasleak kontzientziatu eta lanean jartzeko helburuarekin. Ondoren ikasleek udalari proposamenak eta eskaerak egin eta udalerrian garapen jasangarrirantz pausoak eman ditzagun guztiok.

Adin tarte bakoitzari egokitutako baliabide didaktikoak eskainiaz, ikasleak gaiaren eta egoeraren inguruan hausnartzea bilatzen da, gaur egun bizi duten errealitatearen jakitun izan daitezen. Aurten Bergara eta Oñatin “Energi eta Klima aldaketa” eta Aretxabaletan “Baserri kultura” gaien inguruan arituko dira ikasleak.

Eskola bakoitzeko koordinatzaileekin edukitako etengabeko hartu-emanaren bidez, ikasleekin landuko den material didaktiko egokiena zehaztu eta burutu da, ondoren hauek eskolan gainontzeko irakasleekin konpartitu dezaten.

Comments are closed.

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!