ARAZI-k Euskalit-ek Kudeaketa Aurreratuari eskaintzen dizkion Euskal Sarietan Aintzatespena lortu du

2008an hasi zen ARAZI kudeaketan bikaintasuna lortzeko bidean lehen urratsak ematen. Hamar urte beranduago bide horretan jarraitzen dugu, Euskalit-eko Kudeaketa Aurreratuko Eredua oinarritzat hartuz. Azaroan jaso dugun kanpo kontrastearen ondoren, atzo Euskalduna Jauregian ospatutako Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariaren ekitaldian aintzatespen gisa diploma jaso genuen.


Kudeaketa Aurreratuak ahalik eta emaitza oneneak dakartza interes-talde guztientzat, modu iraunkor eta orekatuan. Kudeaketa estilo tradizionalei beste estilo batzuek aurrea hartzen joan dira, hauek parte-hartzean gehiago oinarrituta dauden estiloak izanez eta horiei esker pertsonekiko konpromiso handiagoa, bezero eta gainerako interes-taldeekiko harreman sendoagoa eta emaitza hobeak eta betegarriagoak lortzen dira.
Bide onean gaudelaren seinale, lan-talde osoa zoriondu nahi dugu eta zuekin gure poza partekatu!

Comments are closed.

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!