Oñatiko ikasleek herriaren egoera hobetzeko aukerak azaldu dizkiete udal agintariei 

Maiatzaren 30ean Oñatiko Eskolako Agenda 21ean parte hartzen duten lau ikastetxeen ikasle ordezkariak udal ordezkariekin elkartu ziren udaletxean udalbatzarra ospatzeko. Mikel Biain alkateak bertaraturiko ikasleei ongietorria eman ondoren, ikasturtean zehar ikasleek buruturiko azterketen emaitzaren berri izan zuten udal ordezkariek.

2017-2018 ikasturtean zehar “Biodibertsitatea eta Kultur aniztasuna” izan dute aztergai Elkar Hezi ikastetxea, Errekalde Herri Eskola, Txantxiku Ikastola eta Zuazola-Larraña Institutuan. Horrela, herrian antzemandako egoera ezberdinak hobetzeko proposamenak luzatu zituzten ikasle ordezkariek, udal agintarien erantzunak jarraian jaso dituztelarik.

Oñatiko ikasleek badakite norberaren erantzukizuna oso garrantzitsua dela eta, horregatik, proposaturiko eskaera bakoitzarekin batera konpromiso bat hartu eta horien berri ere eman zuten. Finean, hobetzeko eta aurrera egiteko bidea guztion eskuetan baitago. Eskaerak zein konpromisoak aurkeztu baino lehen herriko kaleak aztertu zituzten, Arazi enpresak sorturiko material didaktikoa erabiliz.

Behin aurkezturiko proposamenen inguruko erantzunak eman ostean, ikasle, irakasle edota ikusle gisa udalbatzarrera bertaraturiko herritar guztiek, galderak luzatu eta ekarpenak egiteko aukera izan zuten. Azkenik, hamaiketako osasungarri batek eman zion amaiera udaletxean ospaturiko saio bereziari.

Ondorengo audioan proeiktuaren kordinatzailea den Nerea Ibañezek emaitzen azalpena ematen digu.

Comments are closed.

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!