Zarauzko Zurekin ostalarien elkarteak kanpaina berria jarri du martxan

Zarauzko Zurekin ostalarien elkarteak kanpaina berria hasi du, elkarteko parte diren taberna, jatetxe eta hoteletan kontsumituta parte hartzeko aukera dagoelarik. 

Pasa berri den asteburu honetan jarri dute martxan eta hilero 200 euroko bonoa zozketatuko dute gabonak bitarte. 

Ekainaren 13an eman ziguten ekimenaren berri Zurekin elkarteko lehendakari den Martin Argiñanok eta elkarteko kide den Mari Luz Osak eta honez gain Zarauzko Ikurrina Mus Txapelketan parte hartzeko txartelak ere zozkatuko dituztela jakinarazi ziguten.

Zarauzko hitzak argitaraturiko albistean informazio gehiago topa dezakezue: Hilero 200 euro zozkatuko ditu Zurekin elkarteak

(Argazkia: Zarauzko Hitza)

Comments are closed.

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!