Archive

Archive for category: Ekitaldien antolaketa

#Geoeuskadi2017: Euskadiko III. Geodibertsitate Jardunaldietan partehartzea

Categories: ingurumenari loturiko ekitaldiak, Sin categoríaAuthor:

#geoeuskadi2017 : Gaurtik ostiralera Algorri Zumaia Flysch zentroa kudeatzeaz arduratzen den Arazi Ideiak Borobiltzen -ko lantaldea Euskadiko III. Geodibertsitate Jardunaldietan izango da.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Geoparkeak elkarlanean antolatutako ekitaldia da hau, EHUren eta Euskal Geologoen Elkargoaren laguntza zientifikoarekin. #zumaia

Zarauzko Parrillaren jaia!

Categories: Ekitaldien antolaketaTags: , , , , Author:

Datorren igandea 26an, eguerdian, Zarauzko parrillaren jaia ospatuko da Lege Zaharren enparantzan. Jaialdiaren antolaketa Arazik burutu du, Zarauzko Turismo bulegoaren festa da, HOTZ Zarautz en bolondresen laguntzarekin, Ameztigain erretegiak erreko ditu txuletak, Arizia sagardoa izango da dastatzeko, Motxian bertso eskolaren bertso saioa eta Zarauzko Txistularien kalejirarekin, Zarautzen dauden 10 ikatzezko parrillak dituzten erretegien partaidetzarekin, txikienek beren mantala diseinztaeko aukera izango dute.

Aurkezpen ekitaldian, Ixidor Larrañaga (Zarauzko Turismo zinegotzia), Jon Gurrutxaga (Ameztigain erretegia) eta Araziko Xabier Fernandez izan dira.

EUSKAL HERRIKO UNESCO SAREAK ZESTOAN EGIN DU BATZARRA

Categories: Ekitaldien antolaketa, Museoen kudeaketa eta dinamizazioaTags: , , , , , Author:

Azaroaren 6ean, Zestoako Bainuetxean, Euskal Herriko Unesco sareak hitzordua izan zuen, Ekainberrik antolatuta. 80 lagun inguru bildu zituen, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako zein Gipuzkoako foru Aldundiko ordezkariak, Unesco katedrak, eskoletako ordezkariak…

2030 urtera bitarteko agenda eta helburuak aurkeztu ziren eta gizarteak, erakundeek zein udalek hauek lortzeko zer egin beharko luketeen ere landu zuten.

Euskal Herriko Unesco Sarea (EHUS) Euskal Herrian Unescok duen ordezkaritza da eta hezkuntzan, natura eta giza zientzietan, kulturan, informazioan eta komunikazioan hobekuntzak lortzea du helburu. Ekainberri sare honen partaide da 2008ko uztailaren 7an Ekain haitzuloa Gizateriaren munduko ondare izendatu zutenetik.

Ekitaldiari buruzko informazio osatua eta irudiak aurki ditzakezu Urola Kostako Hitzak argitaratutako albiste honetan.