Archive

Archive for category: Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak

Ekintzaileak ikasgelara hurbildu dira gaurkoan ere STARTinnovari esker

Categories: Ekintzailetasuna, Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainak, STARTInnovaTags: , , , Author:

STARTinnova, ekintzailetasuna nerabeengan sustatzeko programaren, 3. elkarrizketa digitala ospatu dugu gaur goizean, oraingo honetan Urretxu-Zumarraga ikastolan izan gara eta hizlariak Daniel eta Yara izan ditugu “Club Deportivo Holly Riders”en sortzaileak.

STARTinnovan parte hartzen duten Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako ikastetxeek streaming bidez jarraitu ahal izan dute hizketaldia. El Diario Vascoren ekimen honetan, ez dira faltatu kazetari eta kamarak, ekitaldiaren bideo erreportaia osatu eta www.diariovasco.com –en argitaratzeko.

Oñatiko Eskolako Agenda 21a abiaratzeko prestaketa lanetan gabiltza

Categories: eskola agenda21, Eskolako Agenda 21, Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainakTags: , , , , Author:

Abenduak 14an, asteazkena, Eskolako Agenda 21a aurkeztuko dugu Oñatin. “Oñati zaindu maite duzun hori” izenpean, 2016-17 ikasturterako materiala landu dugu. Aurtengoan biodibertsitatea gaia landuko dugu.

Oñatiko 40 irakasleei sorturiko material didaktikoak azaldu eta banatuko dizkiegu. Ikasleekin aurkezpena gelan landu ondoren kalera abiatuko gara Oñatiko biodibertsitatearen egoera aztertzeko, irteerarako fitxa didaktikoa diseinatu dugu adinaren arabera, ikasleek herriko diagnostikoa egin dezaten.

Helburua Oñatiko egoera hobetzeko proposamenak aurkeztea izango da. 2017ko maiatzean alkatearekin elkartuko gara proposamen hauek udal ordezkariei azaltzeko, eta ikasleek herriaren egoera hobetzeko hartzen dituzten konpromisoak aurkezteko.

Oñatik Eskolako Agenda 21a bultzatuz maite duena zaintzeko konpromisoa hartu du.

Estatu mailako III. Confint : Lurra zain dezagun

Categories: eskola agenda21, Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainakAuthor:

Urola Kostako Eskolako Agenda 21ean diharduen Zumaiako Maria eta Jose Ikastetxeko 2 ikaslek “Lurra zain dezagun” lelopean ospaturiko Confintean parte hartu berri dute Logroñon, bertan beraien lanak aurkeztu dituztelarik. Ikasle horietako bat, gainera, Espainiako ordezkari gisa aritzeko aukeratua izan da. Zorionak! Lorpen bikaina!

Arazik, Urola Kostako Eskolako Agenda 21aren dinamizazioa burutzen du.


en
Videos